Dana emon biar yako matte dan askatasunari!

 

Hirurogeita zortzi urte igaro dira faxistek Lauaxeta hil zutenetik.

Goizeko 5,30etan fusilatu zuten Estepan Urkiaga Gasteizko Santa Isabel hilerriko hormaren kontra. 

Bai, iparreko hormaren itzalpean fusilatu zuten militante abertzalea, bere Bizkai maitea babesten zuen Gorbeia mendiari harrotasun-keinu bat eskaintzen zion unean.

Periko nekez jabetu zen gertatera haren garrantziaz, zazpi urte eskas baitzituen orduan. Gainera, faxisten bonbardaketek minduak zituen belarriak hilabete haietan.

Gernikako bonbardaketak Lauaxeta kementsuaren buru-bihotza bezalaxe. Horrexegatik atxilotu zuten sarraskiaren tokian. Eta horrexegatik sartu zuten heriotzaren kaiolan poeta ere bazen militante euskalduna.

Itzal doilor haietan nortu zen Periko gaztea. 

Isuritako odol haietatik loratu zitzaizkion Perikori euskal gizarte berria eraikitzeko esperantzak eta indarrak.

Herenegun hurbilean hil zigun faxismoak Lauaxeta gaztea, askatasunaren aldeko borrokan jarduteagatik.

Atzo joan zitzaigun Solabarria, faxismoaren aurkako lubaki guztietan borrokatu ondoren.

Bi-biak anaiak eta Herri beraren seme izanik.

Biak askatasun-katea beraren begi izanik.

Negar-garaia borrokaren eta itxaropenaren garaiarekin uztartzen zaigu berriz ere.

Oraingoan, baina, Lauaxetaren olerkiak eskuetan ditugula.

Agur eta ohore, Periko!

Agur eta ohore, Estepan!

(K.M.)

Dana emon biar yako matte dan askatasunari!