Euskaraz, hiru bider garestiago

Euskaraz

Horra eremu ez euskaldunean haurrak euskal adarrean eskolatzeko erabakia hartu duten gurasoen salaketa: “Hirukoitza ordaintzen dugu haurrek D ereduan ikas dezaten”.

Euskaraz, hiru bider garestiagoEuskalerria Irratiaren bidez orain gutxi heldu zaigu berria, aspalditik datorren kontua bada ere. Dakizuenez, hiru eremutan banatua dago Nafarroa euskarari dagokionean -barkatu, vascuence-ari dagokionean-; eremu ez euskaldunean daude Noain, Beriain, Etxague, Arrizabalaga, Imarkoain eta Tiebas banaketaren arabera -bertakoak baitira aipatutako kasuak-.

Gauzak horrela, 65 haurren gurasok Iruñera eraman behar izaten dituzten umeak D ereduan ikas dezaten, eta ez dute garraiorako ez jantokietarako diru-laguntzarik jasotzen. Autobus zerbitzua gurasoek antolatu eta ordaintzen dute, 24.000 euro inguru ikasturteko. Jantokirako ere, diru-laguntzarik jasotzen ez dutenez, 100 eurotik gora ordaindu behar dituzte haur bakoitzeko.

“Eremu euskaldunean bizi diren gurasoek baino hiru aldiz gehiago ordaintzen dugu haurrek D ereduan ikas dezaten”, dio gurasoetako batek. “Iruñera joan behar dute gure seme-alabek euskarazko ereduan ikasteko eta garraio zerbitzua zein jantokia ordaintzeko dagokigun diru-laguntza emateko eskatuko dugu ”. Hori dela-eta, sinadurak bildu eta Nafarroako Gobernuan erregistratu dituzte egoerari irtenbidea eman diezaiotela eskatuz. Borroka orain hamabi urte hasi zuten gurasoek, eta Vascuencearen Legea moldatzea lortu bazuten ere, eskubide guztiak ez zaizkiela aitortu, are gutxiago ziurtatu, salatu dute.

Gobernu berriarekin, aldatuko da egoera?

Euskaraz