Cuenca eta Albacete artean, Euskadi

Cuenca eta Albacete artean, Euskadi –

Eusko Jaurlaritzaren Turismo Saileko iragarki batean EAE iberiar Penintsularen erdigunean jarri izanak, hau da, kasik Espainiaren zero kilometroan, hautsak harrotu ditu -beherago dituzue Twitter bidez izan dituen erantzunak-.

Besteak beste, askok ez dutelako sinesten akats bat izan denik… apropos hartutako erabakia baino. Eta zuk, zer iritzi duzu?

Cuenca eta Albacete artean

Cuenca eta Albacete artean, Euskadi Cuenca eta Albacete artean, Euskadi Cuenca eta Albacete artean, Euskadi

6 pentsamendu “Cuenca eta Albacete artean, Euskadi”-ri buruz

  • EAE= Basque Country, and “San Sebastian”, and “Bilbao”,
    and Basque Government-eko MINISTRY of Tourism, hau da, Retortillo Paniagua MINISTROA…
    Estatu propioa? Jadanik daukaguna!

  • Kuenka-Albazete aldean bada ere…

  • Penagarria, kontzientzia nazionalaren erakusgarri.

    Bestalde, gure lurren izendegiarekin dagoen anabasa ikusita, abertzaleok “Basque Country” EAEren defendatzaileentzat abandonatzea proposatzen dut. Euskal Herriaz ari garenean, 7 probintzietaz alegia, ingelesez “Basqueland” erabili beharko genuke, serioagoa delako eta beste nazioen izenekin homologarria delako (Deutschland, Poland, Iceland, Greenland…). Wikipedian EH osoa “Basque Country (greater region)” gisa agertzen da, ulergarria turista eta arrotzek ezin ulertzea zer pasatzen den hemen. Tontakeria dirudi, baina oinarrizkoa iruditzen zait geure burua errespetatuaraziko duen izena hautatzea, eta ez “country” xelebre hori lurralde izen batean.

    Utikan Basque Country autonomista! Abertzaleok BASQUELAND!

  • Ez zait proposamen zentzugabea iruditzen, Mikelats.

  • Luar Gartzez 2018-10-07 12:38

    Eta gainera, afixa egin dutenak GRANADAko enpresa bat dira…
    Jaurlaritzak ez al du aurkitu Euskal Herrian lan hori egiteko enpresarik???

  • Juanma Sarasola 2018-10-15 16:22

    Aurpegia behar da, gero! Eta ze eskubiderekin bereganatu du ‘EH Murriztu’-ko Jarl·la·Risa-k ‘Basque Country’ izena, gainerako euskal lurraldeak bazter utzita?