Bost minutu baizik ez

Bost minutu baizik ez
Arg: @Okupasmotoriza2

Bi zangoekin arazorik gabe mugitzen garenok erabat normalizaturik dugu ikastetxeen aurrean auto ilarak egotea goizetan, Sadarren partida dagoenean Arrosadia eta Azpilagaña auzoak autoekin inbaditzea edo elbarrientzat gordetako lekuetan tarte batez autoa uztea. Izan ere, bost minutu baizik ez dira.

Azken hori oso ohiko da, uste baino ohikoagoa. Horrekin kokoteraino, egoera salatu eta pedagogia egiteari ekin zion Juan Larretak duela ia hiru urte. Baimenik gabe elbarrientzako plazetan utzitako autoen argazkiak sareratzen ditu Okupas Motorizados egitasmoaren Twtitter kontuan. Egunero, batez beste, zazpi argazki igotzen ditu. Orain arte, ia 7.000 irudi izan dira.

Ibiltzeko arazorik ez baduzu, eta aparkatzeko tokirik ez baduzu aurkitzen, gogoratu: bi zango dituzu. Urrutiago aparkatu eta oinez etortzea, azken finean, bost minutu baizik ez dira.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2021ko azaroaren 18koa]

BARDO GORRI NAFARRA

Zer duzu buruan “Bost minutu baizik ez”-ri buruz

  • Aitortuko dut: nik ere horrelakoetan aparkatzen dut, noiz edo noiz. Beste inon tokirik ez duzunean, beste nonbaitera joateak 30 minutu galtzea suposatzen dizunean, zama handia duzunean, umeekin zabiltzanean… Normalean hutsik dagozen plaza horiek erabiltzen ditut.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude