Bidasoako mugan Lapurdi dion seinalea jarri dute; eta Frantziaren lekuan, Baiona


Frantziako eta Espainiako estatuen arteko euskal mugetako batean, Hendaia eta Hondarribia arteko Santiago zubian, Gipuzkoa eta Lapurdi dioten seinaleak jarri berri dituzte. Horrez gain, “Frantzia” zion lekuan “Baiona” itsasgarria jarri dute 28 seinaletan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak hauteskundeen atarian erabaki du albistea argitara ematea. Bai Bilduk bai Ezker Abertzaleak seinale berrien irudiak elkarbanatu dituzte Facebook bidez. Aldundiak horrela azaldu du seinale berriak jarri izana: “Europako irizpideetara egokitzeko eta, bestetik, herrialde honetako jendartearen nahi eta ikusmoldera hobe egokitzeko”. Europako irizpideen arabera, trafiko seinaleetan estatuen ordez hirien izenak lehenetsi behar direla dio Aldundiak oharrean. Lapurdiko seinale berriari buruz honakoa dio Gipuzkoako Foru Aldundiak: “orain arte Araba, Bizkaia eta Nafarroarekin dituen mugetan bazeuden kartelak, baina Lapurdiko mugetan ez. Beraz, aurrerantzean herrialde guztian irizpide berak ezarri dira”.

7 pentsamendu “Bidasoako mugan Lapurdi dion seinalea jarri dute; eta Frantziaren lekuan, Baiona”-ri buruz

  • Albania, hau da Albania!
    Beste alde batetik oso neurri zuzena da: Bildutik ihesi aterako diren milaka eta milaka enpresarioek ez dute bidea aurkituko!

    • Amonamantangorri 2012-10-18 21:30

      Ihesi joandako enpresari horietaz monografiko bat egiten ez duten bitartean Noticias taldeko hedabideren batean, neronek bederen ez ditut kontu horiek sinetsiko…

      • Amonamantangorri, nire komentarioa “Albania, Albania da hau” hitzekin hasita, ironikoa dela ulertulo zela uste nuen…. tira ironia ez da oso ongi ulertzen Interneten, barkatu…

  • Garai batean Irun Hondarribiaren menpe egon zen, baina ni nengoen udalerri beregaina zela aspaldiko partez…

  • Mugago tren geltokiaren izena “natio arteko zubia” genun, izanik eta nazio bat bakarrik Eskual Herria. Oraingo izen berria “Irun Ficoba”. Gaur posgarria egiten zauku Lapurdi eta Gipuzkoa (paratzia ta espanian leku). Orain bakarrik falta da Hondarribia Irun Txingudi dion pankarta Endain izenekin gainditzea, zeren eta Txingudiko badia Endaian soilik dago. Hemen muga gainean bizigrenentzat, ingurumena aldatzen zauku