15 pentsamendu “Pako Aristiren hitzaldia Iruñean, Orreaga eta UEUren eskutik”-ri buruz

  • Obanoseko infanzoia 2012-10-19 12:07

    Irakurri dut Orreagakoak ezezagunak direla, inork ez duela ezagutzen nortzuk diren eta zer egiten duten. Hau ikusi ez gero ez direla hain ezezagunak ematen dit.

  • Obanoseko infanzoia 2012-10-20 01:03

    “Inperialismoa eta faxismoa estrategia mailako oposizio batekin soilik borrokatzen dira. Ezin bada edo nahi ez bada lortu, orduan ez dira ezerekin borrokatzen” Iparla 2011.

  • Obanoseko infanzoia 2012-10-21 13:35

    Gaur arratsaldeko zortzietan espainako hautestontziak indijenaren botoz betetak egongo dira. Okupantearen helburua, kolonialismoaren baldintzetan, inperialismoaren garaipena. Gatazka bat irabazita bai, guda ez.

  • Obanoseko infanzoia 2012-10-21 16:30

    Gaurko gorakada biharko beherakada……

  • Obanoseko infanzoia 2012-10-22 12:38

    Botere politikoa beti indarrez sortua eta mantendua, instituzionalizatu egin behar da, bere ezaugarriak diren iraupena eta eraginkortasuna anplifikatzeko helburuarekin.

  • Hori dok hori berba eittia Obanoseko, Abstentzioa!

  • Xabier Makazaga 2012-10-22 14:10

    “Berba egin”, horixe da batzuek egiten dakiten bakarra. Beno, ezta hori ere, haien Bibliatik hartutako esaldiak errepikatzera mugatzen baitira beraien monologoak. Eta galdera xume bat egiten badiezu, erantzunik ez. Nahiz eta behin eta berriro errepikatu. Ea oraingoan zorte hobea dudan:
    .
    “Iparlazaleek zein desobedientzia zibil mota bultzatu eta gauzatu dituzue? Zein emaitzarekin?”
    .
    Gero eta esanguratsuagoa egiten zait haien isiltasuna horri buruz. Hara nola egin zuten abstentzio “aktiborako” deia (egun horretan mendira edo hondartzara joatearena, alegia):
    .
    “Oker egindakoa ez errepikatzearen garrantzia azaldu ondoren hausnarketaren lehen atalean, zer egin daitekeen aipatu nahi nuke bigarrenean. Erresistentzia zibilak egingarriak diren gauza txiki asko izan ditzake; kostu sozial eskasekoak eta oso eraginkorrak direnak. Horietako bat litzateke hauteskunde egunean mendira edo hondartzara joatea, abstentzio aktibo handi bat egitea.”
    .
    Jakin al daiteke “kostu sozial eskasekoak eta oso eraginkorrak diren” erresistentzia zibileko, edo desobedientzia zibileko, zein gauza txiki bultzatu eta gauzatu dituzten? Zein emaitzarekin?

  • Obanoseko infanzoia 2012-10-22 16:43

    “Independentziak batasuna eskatzen du, eta batasuna estrategiarekin soilik lortzen da. Batasunaren aurrekoa da estrategia, eta hori gabeko batasunaren deia politika testimoniala baino ez da, aldarrikapen hutsal, tresna eragilerik gabea. Pilotari besamotzak dira alderdien ixurakeriak oro.” Pako ARISTI (INDEPENDENTZIAREN PAPERAK liburua).
    Guztiz ados.

  • Obanoseko infanzoia 2012-10-22 21:21

    “Estrategia propioa ez daukan herriak besteen estrategia betetzen du” Joseba Ariznabarreta (2012ko ekainaren 13an, Noticias de Gipuzkoa)

  • Obanoseko infanzoia 2012-10-23 10:21

    “Ez gaude aro berri batean, ez dugulako botere gune propio bat sortu geure herrian; sistema politiko arrotz batean ari gara gauzatzen jokaldi guztiak.” Pako ARISTI. (INDEPENDENTZIAREN PAPERAK liburua)

  • Obanosko infanzoia pulpitura igotzen da, irekitzen du zita liburu sakratua, irakurtzen ditu, eta jendeari begira geratzen da.

    Beraz, guk, herriak, gurea egin behar dugu; erantzun dezagun: “Infanzoiak esana, eskerrak zuri Jauna”.

    Beno, eta orain behingoz azalduko duzu zein den estrategia hori, ze neurri konkretu hartu behar ditugun, ala salmoen ondorengo irakurraldiaren zain geratu behar dugu?

    Zoazte Infanzoiaren bakean, eskerrak zuri Jauna (zinez eskerrak, joateko ordua bada)

  • Obanoseko infanzoia 2012-10-23 14:04

    “1936ko Estatutua… nik ez dut ezagutu inoiz, Euskal Gobernuko Gobernazio Minitroa izan naizela esan dezaket… Estatutua ez nuen ireki ere egin, begiraldi baino ez nion eman lehen eguneko goizean.
    Estatutu hori ez zen praktikan jarri inoiz. Estatutu mamu bat izan zen. Ez zen existitu izan. Egon dena Euskal Estatu Soberanoa izan da. Hori bai, hori ukitu egiten da. Haragia dauka, espiritua, arima, odola. Euskal Estatu bat. 9 hilabete iraun zuen…
    Estatu independente bat izan zen, eta hori ez dut nik asmatu. Izan genuen armada bat edo ez? Nor zen armada horren buruzagia? Defentsa Ministroa zen Jose Antonio Agirre eta Euskal Gobernua, ala Madril? Zeinek osatu zuen? Zeinek egin zuen? Estatutuaren zein artikulutan daude eskuduntza horiek jarrita?
    Guk ekoiztu genituen txanpon propioak. Munduan zehar bidaiatzeko balio izan diguten geure pasaporteak. Estatutuaren zein artikulutan daude horiek jasota?”
    Telesforo MONZÓN.

  • “Infanzoiak esana, eskerrak zuri Jauna.”

    Infanzoi gure Jauna,
    Zuk esana da zuzeulariei:
    “Txapa ematen dizuet, nere txapa ematen;
    Begira gure mantra ugariei,
    eta ez gure proposamenei;
    eta, zure gogoa den bezala
    emaiozu Zuzeuri txapa, eman kalakatasuna.
    Infanzoi bizi bait zera gizaldi eta gizaldietan”
    Amen.

    Infanzoien kalaka beti zuekin
    eta zure beruntasunarekin.

    Emaiozue txapa elkarri.

  • Infanzoi, ez hartu txartzat broma, baina ez duzu(e) erantzuten egiten zaizkizuen galderei, besterik gabe mantra modukoak, zita sorta bat, besterik ez duzue botatzen, eta azkenean aspergarri egiten da.
    Arren, txapa gutxiago eta konkrezio gehiago: zer proposatzen duzue?