Berdez

Arraunketa saioa amaitu eta kairantz hurbildu ziren; trainerutik jaitsi ahala beraien artean komentatzen zuten egindakoa, lehertuta zetozen, burumakur. Ez zeuden gustura egindako estropadarekin, sekula ez baita gozoa izaten azken postua. Bigarren luzean ontziak norabidea okertu izanaren errua norbaiten gain botatzeko gogoa antzematen zen, patroia haserre sartu zen , triste antzean –denak dabilzkit gaizki esaka-.
Estropada ikustera hurbildutako lagun eta senideen animo eta kontsolamendu keinuak eskertu eta tartea barruak hustutzeko probestu ondoren ontzia jaso, estropuak kendu, arraunak bildu eta trainerua gurdi gainera igo zuten. Dutxa zeukaten zain.

 

Uztailaren 20an Oarso-Bidasoan argitaratzen den Boga astekarian argitaratua.

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.