Espainiako banderaren inposaketa onartu behar al dute udalek?

Espainiako banderaren inposaketa onartu behar al dute udalek?

Herriz herri, Espainiako Gobernuaren mandatariek euskal udalei bandera hori eta gorria (piperpotoa) udaletxe guztietan jartzeko exijitu die. 13/1981 Legeak dio bandera derrigorrean jarri behar dela udaletxeetan:

“La bandera de España deberá ondear en el exterior y ocupar el lugar preferente en el interior de todos los edificios y establecimientos de la Administración central, institucional, autonómica provincial o insular y municipal del Estado.”

Euskal Herriko udaletxe askotan legea betetzen ez denez, Carlos Urquijo Espainiak EAEn duen ordezkariak eskaria luzatu die behin betiko bandera jarri dezaten. Hori gutxi ez eta Estatuaren Abokatuak salaketa prozedurak jarri ditu abian 60 udalen aurka.

Mutrikuko Udala izan da balkoian bandera espainola jarri duen azken euskal udala. Bildu koalizioak gobernatzen duen Udalak ohar baten bidez esan du “Udal ordezkarientzat eta udalarentzat atzera ezinezko kalteak sor daitezkeenez” legea bete beste aukerarik ez dutela izan, nahiz eta ez izan “gogoko”. Ekaina arte, ikurrina handi bat zen Mutrikuko Udalak zuen bandera bakarra.

Herritarren gehiengoarentzako sinbolo arrotza bezain iraingarria dena, gero eta udaletxe gehiagotan jartzen ari dira. Orain arte gogoz kontra jarri duten udalen estrategia bandera ahalik eta txikienak eta leku ezkutuenetan jartzea izan da. Lizartzak , adibidez, desobedientzia egiteari uko egin eta leiho batean jarri zituen bandera txikiak.

Espainiako banderaren inposaketa onartu behar al dute udalek?

24 pentsamendu “Espainiako banderaren inposaketa onartu behar al dute udalek?”-ri buruz

  • Desobedientzia da bidea zalantzarik gabe, baina era global batean planteatua, banderena era isolatuan udaletxe bakarrak hartutako erabakia ezin du izan. Eta neurri gehiagotan ere planteatu beharko litzateke bestela une bateko. Horretarako estrategia on bat diseinatu beharra dago, baina nondik hasi? Agian Udalbiltza izan liteke foro egokia horrelako planteamendu batetarako.

  • Beraien bandera onartzen badugu ez da ezer pasatzen, berdin bizi gaitezke. Arazoa da, nik ez dudala berdin bizi nahi, euskalduna naiz eta ez espainiako sujetoa. Nonbait konfliktoak egon behar dira, nire umeek (eta denek) ulertu behar dute hemen gatazka bat dagoela. Edo gatazka ETA zen? Alkatea kartzelara joan dadila edo dimititu dezala. Berak bere herritarrak mugiarazi ditzazke, kaputxadun batek bandera kentzen badu, betikoen ekintza dela esango da.

  • FerminGalparsoro 2012-07-23 16:24

    Euren erakundeetan, euren arauak.
    Zer espero gendun ba gertatuko zala, udaletxeak “gureganatu” behar zirala ta, herria etsaiaren hauteskundeetan parte hartzera deitu genduanean?
    Xabier Silveiraren idatzi hau oso interesgarria iruditu jata egoera hau definitzeko:

    http://www.naiz.info/eu/iritzia/articulos/ser-el-no-ser

    • Euskaraz edo ez izan 2012-07-23 16:43

      Oso erradikala eta super abertzalea gure Xabier, hori bai inperioaren hizkuntzan.

      • FerminGalparsoro 2012-07-23 16:51

        Guztiz ados, baia pentsatzeko moduko apunte pare bat egiten dauazala ezin da ukatu.

      • FerminGalparsoro 2012-07-23 16:55

        Xabierren Silveiraren hitzak:
        -Por tanto, si no es para enfrentarnos a España y a Francia de tú a tú, ¿para qué queremos ganar en votos y en fuerza institucional? ¿Para que la recogida de basuras sea puerta a puerta? Si es así, deberíamos saberlo.

  • Txantxangorria 2012-07-23 17:03

    Desobedientzian zentzurik badu orain da garaia.

    Epaitegien mehatsuen aurrean nire proposamena zera:
    Nahi dute udalerri guztiek adostutako egun bat aukeratu honen inguruan erreferendum bat egiteko. Eta emaitza desobedientziaren aldekoa bada, aurrera bolie!

    baina lehenbailen! hobe ulertzen da oraindik ezarrita ez dagoen trapu ez jartzea, jarri eta gero kentzea baino!

  • Bask Revolutionary 2012-07-23 18:21

    Desobedientzia da bidea, baina goian aipatu bezela, modu estrategiko batean behar du eta ez modu solte eta desegituratuan. Nere ustez, euskalnafarrok lehenik barrura begiratu, ausnartu, adostu eta modu koherentean ekin (hemen desobedientzia) egin beharko genuke. Banderen aferan ere berdin. Hernanin adibidez, Zinkoenean (herri erdigunean) ikurriña eta euskal presoen banderarekin batera espainiar bandera errepublikanoa dago. Inkoherentzia hauekin inora ez goazela deritzot.

  • Herri honetan aguantatu ditugunak espainiar bandera besteek jarri dutenean, orain zein otzan desobedientziaz zuzeun eztabaidatzen, bazar txinatarreko morala duzue

  • Guztiz bat nator komentario gehienekin baita neurri batean Mikerarekin baino Bilduko Udaletan piper potoa ez jartzeak ez dakar Alkatearen inabilitazioa bakarrakik. Auzitegi konstituzionalak Sortu legeztatzeko baldintzak irakurriz gero, asma daiteke Bilduko udalek piper potoa jartzen ez badute legez kanporatzeko arrazoiak egon daitezkeela. Hori esanda, ezin ukatu ezker abertzalea oso otzan dagoela eta betiko kideak geranak kixalita gaudela, baino…inork ez dezal pentsa Ezker Abertzaleari bizkar emango diogunik beste aukera guztiak milloika kilometrotara daude!!!. Nazio estrategia bat behar dugu desobedientziarako hainbat kontutan, ikurrak, diruak (kupoa ez ordaintzea e.a), eusko gudarostea berosatzea Agirre Lehendakariak egin zuen bezala e.a. (serio diot). kontua da norekin osatu nazio estrategia hori, nor dago prest Bildu eta Amaiurrez aratago….Ba al da inor hor kanpoan?

    • PNV=EZKER ABERTZLAEA=ESTRATEGIA FALTA 2012-07-24 09:58

      Animo Txomin! Gero eta gehiago gera zure moduan pentsatzen dugunok. Zure iruskinak ikusita, askok bizi izan degun prozesu bera bizitzen zabiltzala uste det. Ezker abertzalearen estrategia falta onartu baduzu, laister ulertuko dezu ezker abertzalea eta PNVrekiko distantzia ez dela horrenbestekoa.
      Eta ez pentsa, internetetik bueltaka hasten bazera, ikusiko dezu gero eta pertsona gehiago garela bardin pentsatzen dugunok. Are gehiago, nik aurkitu ditut bide barri batean lanean dabiltzanak.
      Animo!

  • Eusko Gudarostea berosatzea? Azaldu ideia hori, mesedez, gaur entzun dudan gauzarik onena da eta!

  • Je je, ez duk pentsatuko Ibazeta bezala harrapatuko naukenik ezta?

  • probokazioa 2012-07-23 23:36

    Ez gaitezen probokazioetan erori. Zer da etsaiari min gehien ematen diona, bandera ez ipintzea eta denok udaletatik kanporatzea, ala bandera ipinita udalbiltza berriro mertxan ipintzea?

    • Etsaiari min egiten diona, abertzaleon batasuna da. Gu berriz, bigarren mailako arazoekin elkar joka.

  • Jode, estrategia falta dagoela gauza argia da, baina estrategia berria badator eusko gudaroste bat osatzetik, ene ene ene…

    • PNV=EZKER ABERTZLAEA=ESTRATEGIA FALTA 2012-07-24 12:21

      Izatekotan, alderantziz izan beharko da. Estrategia finkatzean erabaki, eusko gudarostearean osaketa, desobedientzia zibila… edo danadalakoa.

  • “Espaimiari esan agur eta antolatu”, Pako Aristi 2012

  • Imanol Muruak Zarautzen egin zuena errepikatu beharko. Wikipediatik kopiatu/itsasten dut (barka erdaraz egotea):

    “Fue inhabilitado como alcalde por haberse negado a entregar las listas de los jóvenes al Ejército, dentro de la campaña a favor de la insumisión organizada por los grupos y apoyada por los partidos nacionalistas e independentistas. Y además con el apoyo del pueblo y dando cumplimiento a una decisión de la corporación.”

    Hori da bidea nire ustez. Udabalbatzetan bozketak eta aurrera. Uler dezaten abixu bat bezela, garrantzia handikoa ez den gai baten aurrean.

    Bide batez, Euzko Gudarostearena guztiz lekuz kanpo. Erabaki beharko digu zer nolako Herri Independentea nahi dugun. Beste herrialdeen kopia tonto bat nahi badugu, abixatu arren, birritan pentsatu dezadan esfortzua egin aurretik.

  • Ondo derzu pentsatu ondo eta gera zaitez espainian edo frantzian. Hoietan jakina ez baitago gudarosterik, ez armada ez eta abiaziorik. Loreak eta pinpilinpauxak. Desobedientzia Imanol Muruak eta batik bat ( hori ahaztea susmagarria zait) Herri Batasunako hainbat Alkateek egin zutenarekin hasten da. Baino desobedientzia muturreraino eman nahi bada, euskal erakundeek harturiko erabakiak gauzatzea dakar eta horiek gauzatzeko indarra behar da, bestela jai. Adibidez, euskak justizia sortzen badugu ( edo hori ere soberan dago derzu) eta epaile euskaldun batek (bai euskeraz dakiena behingoz) epai bat ateratzen badu hori bete arazteko indarra behar da . Espainiarrak indarraren bidez gauzatzen dituzte bere justiziaren epaiak. Edo inork pentsatzen al du estatuko indarrik ez balego kaso pitorik egingo geniekenik. Aspaldian alde egingo genien eskuetatik.

    • Murua aipatu badut kasu ezagutzen nuelako eta Wikipedian ongi azaldua ikusi dudalako izan da, ez dut HBko hainbat alkatek egindakoa ezkutatzeko inongo asmorik. Ez susmatu gauza arrarorik, beraz.

      Gudarostearena. Ez dut ulertzen besteek zerbait edukitzea zergatik den arrazoi guk ere edukitzeko. Are gutxiago orain, gudaroste bat lehentasun? Serio?

  • Ortzi Murua Berra 2012-07-24 23:04

    Beste batzuek gure presentzia ezabatzerakoan eztute dudatzen. Audio bukaeran (nola ez) iristen bada ere usaina lehenagotik hartuko diozue.
    http://euskalirratiak.info/kike-amonarritzlerro-artetik-komikiak.html
    Silveiraren iritziak egiatik badu ere traketsa iduritu zait.
    “Barrura begiratzeko lehioak” dokumentalarekin ikusi da, udalak atzera egin arren, finantzazioa lortu dute. Muga hoiekin jokatu behar da, talka etengabeak bilatuz. Bildu arriskuan eman ez baina jendea mugi dadila lortuz; edo Bildu arriskuan emanez, azken finean ilegalizazio batek Espainiarentzat kaltea ere badakarrelako. PPk eskuin muturra elikatu beharra dauka baina pausoak eman beharrean dago beren burua demokratatzat duten euskaldunak, europarrak eta manipulaturiko españolak esnatzen hasiko baitira.
    Bukatzeko nahiago nuke PNV estrategiarik gabe ibiliko balitz. Arazoa da estrategia badaukala baina ez herriari begira eraikia. Ezker Abertzaleak berriz nere ustez hau prestatzen urteak daramatza, gizarte oso bati, ahal bezain gutxi zatiturik, borroka armatuaren txipa aldatzeak ordea denbora eskatzen du.