Belatz Gorri

Belatz Gorri –

Alexandre iceneco lagun batec ceinec cembait iruzquin eder eguinic baitu hemen Zuzeun escatu draut post hau irequi deçadan.

BELATZ GORRI naffarrerazco aldizcariaren lehenengo hirur cembaquiac dituçue

HEMEN

escuragarri PDF formatoan.

Iruzquinetan berac aiphatuco ditu cembait jaquingarri.

 

NAFFARRERA

8 pentsamendu “Belatz Gorri”-ri buruz

  • Anhitz esquer Lavin jauna!!

    Aldizcari haur passa den udazquenean hassi guinen editatzen, eta imprimatu guenuen Errekaleorren, Gastehicen. Universitatean banatu guenuen, taberna batzuetan, bai eta Gaztetxean ere. Ondoren ale bana utzi guenuen Sancho el Sabio Fondationeco egoitzan.

    Lehen alean Federico Krutwigen pensamentuaren atal batzuc jorratu guenituen. Asmoa cen halaco dialogoa ahalbidetzea, hassieraco hausnarqueta moduan, bere bi obra erranguratsuen artean: Vasconia estudio dialéctico de una nacionalidad eta Vasconia año 2001 Computer Shock. Horrequin batera, ascatassunaren inguruco dissertatione bat eta bi itzulpen aguercen dira. Lehena Oviedoco irakasle baten lan academico batena Linn Margulis biologistaren ekarpenen inguruan, eta berce bat Jean Fourastie economialari francesac Herri Universitatearen inguruan Laussanen 1971an emanico conferencia batena.

    Bigarren alean internetetic orduco cembait textu hautatu nituen, eta Naffar Translator iceneco robot logiciel itzulçailearequin passatu nituen orthographia classicorat.

    Hirurgarren alean Naffarroaco Constitutionearen preambuloco lehen laur capituluac daude, eta horrequin batera, Naffarroco Margarita Reguinaren Heptameroneco narratione bat, Europar Batassunaren collapsoaren inguruco ensegu bat, cein onhartua içan baitzen EHUan, eta Manu Ercilla idazle durangarraren ensegu bat non Federico Krutwigen Computer Shock eta Belatzen Baratza elheberri seriearen commentario critico-explicativoa eguiten baitu.

  • Anhitz esquer çuri, Ale, documentu interessantongatic, revistagatic aleguia.
    Adeitassunez

  • III. Belatz Gorri, LXXI narrationea

    Naffarroaco Margarita reguinac Bocaccioren Decameron liburuan inspiratuz ossatu çuen storio bat non cembait jaun eta andere attrapaturic gueratzen diren Biarnoco pyrenneotan, eta asperdura
    combatitzecoz bakoitzac eçagutzen duen comptaquiçun bat compartitzen duen berceequin, eta
    ondoren comptaquiçuna commentatzen duten denen artean.
    Storio ezberdin hauec rinascimentuco guiçartea Naffar eta emacume ikuspeguitic aracatzen
    ahalbidetzen deraucute. Margarita consideratua da lehen emacume moderno beçala, eta bere garaian
    nabarmendu cen bere culturagatic, orduco pensalari asqueac bere baithan babesteagatic, bai eta
    emacumeen aldeco jarrera activoagatic ere.
    Originala francieraz idatzia da, XVI. mendean. Guc naffarreraraco translatione honetaraco
    gaztelaniazco itzulpen bat erabili dugu, Josefina Martinez Gastoy anderearena 1967an arguitaratua.
    Haimbat narrationeetan bat bacarric da haur. Espero dugu naffarrec goça deçatela.

  • Belatz Gorri III; Europar Batassunaren colapsoa

    Aphurcen ari da systema economico globala, eta berce realitate batean sartu gara, ceinaren benetaco aurpeguia ikusteco osso çaila dugun. Comparatzen da crisi hau XVI. mendean capitalismoari bide eman cerauconarequin eta IV. mendean feodalitateari delacoari bide eman ceraucon bercearequin ere. Daniel Stulin ikerlari russiarraren iritziz Russiac gaur egun crisi hau behar beçala intellegatzeco gaitassuna du ceren Sovietico Batassunaren oinorde delaco. Içan ere, crisia beguiratzeco referenci-systema marxistan cocatzen da Stulinen theoressia.

    Stulinec dio ecen Bretton Woodseco oreka hautsi eguin dela. Aiphatzen du nola Sovietico Batassuna erori cenean mundu ossoa bilhakatu cela capitalista (systema globalaren mailan). 2008an erori cen systema capitalista globalaren motorea, eta orain ondorioac, dio. Analysta russiarrac aurrikusten du osso ephe laburrean violencia cyclo osso gogorra hemen Europan.

    Varoufakis economiaco cathedratico greciarrac 2008co crisia describatu çuen argui ezberdinen focusen artean, eta compturatu cen ecen saltu theoretico bat behar cela bere theoressia egoquia ledinçat. Içan ere theoressi onetic atheratzen baita theoria ona. Theoretico saltua Minotauro
    globalaren mythoa creatuz içan cen emana. Varoufakisec, Homeros bailitz, bere ama hizcunçan arakatu çuen, eta guilça athera ere realitatean ikusten cenari icena emaitearren. Hori da benetazco poesia, osso gende gutic eguin ahal duen sorcunça, eta ceineraco greciera çaharra memperatzea
    guretzaco ecimbercecoa den, ceren hemen erabilcen diren conceptu cultural abstraituac grecierazcoac direlaco.

    Irakasle greciarrac 2008tic aurrera aporia egoera bat igarcen çuen. Urthe horretaco shocka aztertu çuen, analysi sacon, complexu eta coherentean, ceinac hala ere ez baitzuen gauça bere dimensionean ikusten uzten. Realitate horren aurrean recurso logico bat valiatu çuen: paralassia.
    Horrela eman ceraucon icena Varoufakisec munstroari: Minotauro Globala.

  • Varoufakisec nolabait prognostikatzen du bi auquera possible mundu technologico berrian: lehena içanen çatequeen irudikatua nola Star Treck moduco bidai interstellarra non guiçaquiac philosophiaz aritzen liratequeen, eta bercelacoa Matrix moduco mundua non machinec guiçaquiac controllatzen lituzqueten.

  • Europa batu bat berme bat da gudac ekiditeco. Horrequin batera, penagarria da europarroc astoac beçala vicitzea, eta horren ardura Westfalliaco Baquetic aurreraco Statuen baithan eramandaco politica cehatzen ondorio dateque. Statu hauec tresna hutsa içan eta içaten dira classe dominatzaile
    batec bere violencia impossatzeco communitateen gainetic, eta horrela recurso economico guztiac harrapacaritzaz escuratzeco guti batzuec. Statuetan integratzen da gende bat, mythologia patrioteroarequin ideologia bat sorcen da, eta belhaunaldiz belhaunaldi reproducitzen da sasikumequeri hau, ceina gainera horren imbrikatua dago guiçaqui guehienon buruetan ecen ez baitzaigula comeni systema ossoa hondoratzea, ez dagoelaco guiçaquien baithan garatua socialismoa, systema hondoratzen bada barbariean eta sauvagismoan ez erorceco bidea valore humanistetan sostengatzen da.

  • Europar Batassunac cihurtatu beharco du schola gucietan euscara classicoa eta greciera classicoa
    irakasten dela, gure cyclo culturalaren historiarequin batera. Bakoitzac bere realitatean eta bere
    memoriaren ohorez ahal duena ekarrico luque communitatera, eta beharrezcoa cihurtatua içanen
    luque ere.
    Nationearteco mercataritza ardatz aldatuco da. Bilboco porthuan dago calado handico buqueetaraco
    thoquia. Vasconiaco Golcoan concentratuco da mundu mailaco itsas trafficoa, eta VasconiaticEuropa ossotic garraio systema integratua eta jassangarria antholatuco da itsassoz, lurrez eta airez. Horrec ecimbercean aldaqueta structural itzelac ekarrico ditu, baina aurrikussiac dira, studiatuac, eta jassangarriac eta bideragarriac direla aurrikusten da, bethi ere Europa integratu humanista batean, ez oraingoa beçalaco realitate decadentean.

  • Gaurcoz hala utzico dut, ceren nekea jada nabaritzen dut. Jarraituren dut Belatz Gorriren passarteac hemen jarcen, eta commentatzen. Edonorc ere critica deçaque pietateric gabe Belatz Gorriren eduquina. Akats anhitz ikusten drauzcot nic ere. Içan bedi bidetto gure artean hegoac asca ditzagunçacoz.