GARAk ez ditu euskarazko kanalak lehenesten

GARAk ez ditu euskarazko kanalak lehenesten –

Garako “harpidedun elektronikoa” naiz, eta, ikusirik programazioaren atalean ez dituela euskarazko kanalak lehenesten, ba horixe eskatu nion, euskarazko telebistak lehenesteko. Eskaerari indarra emateko, nire inguruko beste harpidedun batzuei eskatu nien eskaerari babesa emateko, eta problemarik gabe eman zidaten.

Baina hiru aldiz bidali diot Garari beheko mezua, eta ez dut erantzunik jaso. Ez dakit zer eragozpen izan dezakeen eskaerari baietz esateko, eta, gutxienez, harpidedunek erantzun bat merezi dugula uste dut. (Zuzeuko idazki hau neure izenean bakarrik idatzi dut)

Garako lagun horiek:

Duela gutxi, Berriako harpidedun taldetxo batek eskaera hau egin genion Berria egunkariari:
Telebisten programazioen atalean, euskarazko kateak lehenets zitzala. Eskaera onartu zuten, eta euskarazko kateak lehenik eta nabarmendurik jarri zituzten.

Hala, oraingoan Garako edo Naizeko harpidedun taldetxo bat eskaera berarekin gatozkizue:
Gararen telebisten programazioaren atalean, euskarazko kateak lehenik jar daitezela; hots, Hamaika, ETB1 eta ETB3. Eta gero, espainierazkoak eta frantsesezkoak.

Bestalde, Garak gauza bat egiten du bereziki mingarria: badu “Haurrak” izeneko atal bat, eta bertan daude Disney Channel eta Clan kateak bakarrik, biak espainieraz. Euskal egunkari abertzale batek hori egiten badu, transmititzen da abertzaleoi ongi, normala eta “neutroa” iruditzen zaigula Euskal Herriko haurrek telebista espainieraz ikustea. Eta ez zaigunez ez ongi ez “neutroa” iruditzen, eskatu nahi dizuegu “Haurrak” atalean ETB3 sartzea, lehen tokian, edo atal hori kentzea.

Gure eskaerak kontuan hartuko dituzuelakoan, eta erantzunaren zain, jaso agur bero bat

Eskerrik asko”

GARAk ez ditu euskarazko kanalak lehenesten

GARAk ez ditu euskarazko kanalak lehenesten

4 pentsamendu “GARAk ez ditu euskarazko kanalak lehenesten”-ri buruz

  • Fermintxo Zabaltza 2020-11-06 11:04

    Ez naiz aditua feminismoan, edo hobeki esateko, erabat ezjakina naiz, baina esanen nuke feminismoak irakatsi digula ustez “neutroak” eta “normalak” diren gauzak auzitan jartzen.
    Ez da “neutroa” eta “normala” Garak ‘Haurrak’ izeneko atal bat izatea programazioan, eta bi kate azaltzea, biak espaineraz.
    Ez da “neutroa” eta “normala” Hego EHko haurrek Clan eta Disney nahiago izatea ETB3 baino
    Ez da “neutroa” eta “normala” EHko haurrek ‘Frozen’ espainieraz edo frantsesez ikusi behar izatea.
    Ez da “neutroa” eta “normala” ETBk ETB2 bezalako kate bat izatea, espainieraz.
    Ez da “neutroa” eta “normala” 2010tik hona helduentzako euskarazko filmik ez bikoiztea.
    Ez da “neutroa” eta “normala” EITBko zuzendariak euskaraz ez jakitea.

    Bakoitzak, gure ahalen arabera, egin dezagun euskararen alde; hedabideek indar handia dute.

  • Zorionak zure ekimenagatik. Arrazoia duzu %100ean. Ez etsi, asko gara zuk bezala pentsatzen dugunok!

  • Fermintxo Zabaltza 2020-11-08 15:45

    Eskerrik asko!

  • traidoreez nazkatua 2020-11-08 19:17

    Naiz-ekoak eta oro har ezker abertzalearen zati bat traidorea da euskararekiko. Hainbeste odol, izerdi eta negar tanta isuri behar, orain, immigrazio erdaldun masiboaren alde egiteko.

    Immigranteak, berez, ez dira etsaiak edo maltzurrak, jakina. Baina modu masiboan etortzen badira, argi dago euskararentzat beste oztopo gaindiezin bilakatzen direla. Bestela pentsatzea norbere burua engainatzea da. Nahiko nuke horrela ez balitz. Etorkinen %50 baino gehiago, euskal hiztun eta euskararen defendatzaile bihurtuko balitz, ez nuke aurrekoa esango. Baina argi dago ez dela horrela.

    Ea presionatuz Naiz-ekoak begiak irekitzen dituzten. Ze bestela, TBren programazio kontu hori, traizioaren lekukotza bat gehiago baino ez da izango.