Azkenean Iberdrolatik deitu didate
Azkenean Iberdrolatik deitu didate –
Bueno, Iberdrolaren izenean, galdara berrikusiko duen teknikariak berak. Euskaraz lehenengo unetik, eta ezin atseginago. Etzi, Martxoaren 31n etorriko omen da berrikusketa egitera (ondoren email bat bidali dit eskatuz barkatzeko bere euskara ‘kaxkarra’, eta nik erantzun bihotzez eskertu diodala).
Batzuetan lortzen dira gauza batzuk (ez nuen lortzen galdararen berrikusketa egitea, espainolez eskatzen ez banuen), nahiz horretarako aurretik salaketarekin jo behar izan Behatokira, Elebide, Ararteko, Kontsumitzaileen Bulegoetara (nondik ez didaten bidali nire mezuak jaso izanaren jakinarazpena baino), eta salaketa argitaratu ZuZeun, Naizen, Berrian (ez ordea, Garan edo Diario Vascon-eta horregatik).
Itxuraz euskaraz egingo didate galdararen berrazterketa modu atseginean
Eskerrik asko denoi
Azkenean Iberdrolatik deitu didate
Zu bezalakoak izango bagina denok…
Beste oilok eingo liguke kukurruku!
Bagara, bagara, gero eta gehiago…, denok ez bagara ere… Animo!