Auzolana haurren eta helduen eskutik

Auzolana Aurki Ideien festa ospatuko dute Errenteria-Oreretan. Bertan, herriko haurrak eta helduak, aisialdiaren munduan kokatuko diren ekintzen bitartez, herria nola bizi amestu eta ideiak martxan jartzera doaz.

Hemen zenbait haur eta heldu deialdia zabaltzeko egin duten bideoa duzue.

 

Ekintza hau sorkuntza prozesu bat baino gehiago da. Bere baitan: haurren ahotsari ematen zaion garrantziaren indarra, herrikideen arteko erlazioen uztartzea, auzolanaren filosofiaren bizitzea, euskararen erabilpena, inguruarekiko atxikimendua, irudimena, parte-hartzea eta gehiago… biziko dira.

 

Ideien festa

2015eko urtarrilak 31 (larunbata)
17:00-19:00
Errenteria-Oreretako Merkatuzar-rean

 

Informazio gehiagorako: oarsoirriak@gmail.com

 

aisialdia, auzolana, Euskal Herria, euskara, haurrak, helduak, OarsoIrriak, parte hartzea
Nora Barroso

Orereta, 1978. Herri ekimen parte-hartzaileak zein barne-proiektu pertsonalak ditut maite eta hor nabil dinamikak, doinuak, kantak, ipuinak, olerkiak eta dantzak sortzen. Doktorea naiz eta egun Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle lanetan nabil. Ikerkuntza zientifikoan ingeniaritza bioinspiratuan eta hizkuntzalaritza konputazionalaren arlotan murgilduta nago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude