Aurrenekoaren bakardadea

Aurrenekoaren bakardadea

“Ikusi, emoziona ta etxea, iñok kasoik bez”; Bikain Urkiriri gorazarre.

.

Honezkero, jakinaren gainean egongo zara. Berriatuako Atxurra koban “artearentzat santutegi berri” baten aurkikuntza egin ei dabe. Atzo ezagutarazi eben barria, eta komunikabideek garrantzia handia emon deutse agerpenari, tokiko hedabideetatik hasi eta RNE1 irratiraino; gaurko prentsa ikusi besterik ez dago:

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzan, “14.000 urte baino gehiago dituzten margoak topatu dituzte Berriatuko Atxurra kobazuloan” dino Asier Alkorta kazetariaren lerroburuak. Artikuluak, Bizkaiko Arkeologia Museoko Diego Garateren esanak jasotzen dauz, beste hedabideek lez, berak zuzendu dauz-eta indusketak. Eta Iñaki Intxaurbe taldekideak, 2015eko irailean lehen margoa aurkitu ebanean  sentitutako zirrara ere agertzen dau: “Intxaurbek dio ikusi zuen lehenengo margoa bisonte bat zela. `Ikaragarria izan zen. Adrenalina igo zitzaidan, eta Garateri esan nion aurrean neukana bisonte baten irudia zela. Gutxinaga, biok dena aztertzen hasi ginen, eta bat-batean, Garatek zaldiaren irudia ikusi zuen´. Zur eta lur,kanpora atera eta egindako aurkikuntza barneratzen hasi ziren; urduri jarri zirela dio”.

[BIDEOA]

Hitzak eskualdeko espeleologoen berbak ere jasotzen dauz baina:  “Dena dela, Oier Gorosabel ADES espeleologia taldeko kideak azaldu du margoak duela bost urte ikusi zituztela estreinako. `Bikain Urkiri ondarrutarrak ikusi zuen. Baina ez genion kasuri handirik egin´”.

Deigarriena (eta ederrena) Urkiri beraren erantzuna begitandu jaku; aurrenekoaren zirrara, eta ingurukoen jaramonik eza ondo baino hobeto erakusten dabena. “Gogoratzen naiz, bai. Ondo gainera. Neure bizitzako pasarte arrunt bat; ikusi, hunkitu eta etxera, inork kasurik ere ez” -batuerara ekarri dogu, azpian ondarroarrez dozue-eta-. Bera egon da, seguruenera, orain 14.000 urte margoak pintatu ebenen hurren.

Aurrenekoaren bakardadea

Aurrenekoaren bakardadea / Aurrenekoaren bakardadea / Aurrenekoaren bakardadea

Atxurra, Berriatua, Labarretako artea, Paleolitoa

3 pentsamendu “Aurrenekoaren bakardadea”-ri buruz

  • Ez dut ulertzen… zer esan nahi du, espeleologia talde horretako kideek ez ziotela kasorik egin eta horregatik ez zutela abisua eman erakunde batean? edo erakunderen batean abisua eman eta horiek ez ziotela kaso egin?

  • Zera esan gura dau: oin dala 5 bat urterarte, halako pinturak distingitzen ez genkixala (ez guk, ez arkeologuak). Bikain Urkiri laguna ez da izan, gaiñera, ikusi dittuan lehelengua: ikusi dozu zaldi baten gaiñian agertzen diran J.M.N. siglak? Tipo horrek be ikusi zeban zaldixori, eta modu honetan “apaintzia” okurridu jakon. 1882tik hona koba horretan sartu dirazen ehundaka millaka pertsonatatik (ez nabil esajeratzen) askok be ikusiko zittuezen: kobia pintada modernoz jositta dago… Oin dala oso gitxi hasi gara labar-artia identifikatzen ikasten, hortik azken urtietan eten barik egitten gabizen aurkikuntzak.

  • Bikain Urkiri 2016-05-26 23:50

    Anekdota bat da. Holako kobazuloko testuinguru baten normala da hori pasati, Oierrek arrazoi dakar.Errezaua hainbeste jente ganorabako bertatik pasa ta gero, dana zikintzen. Pertsonalki momentun etsipena suposatu arren, ulertzen eta onartzen dot dan modun.Neuk be ziurtasunik ez. Hasibarri bat…..bizitzako gertaera normala. Aurkikuntza eta proiektu danak fakarre seguru atzetik antzeko istoriren bat. bitxikeri bat. Espeleologixi ondo ezagutu bir de negatiboki kritikateko. Aupa Ades!!!! Eskerrikasko Oier, Gotzon……eta konpainia!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude