Arte[faktua] 214: Hasieran ‘Garazi, ospa’ dio bere buruari G. Labandibarren ‘Bekatua’ eleberriko pertsonaiak

Arte[faktua] 214: Hasieran ‘Garazi, ospa’ dio bere buruari G. Labandibarren ‘Bekatua’ –

Goiatz Labandibarren ‘Bekatua’ (Elkar) liburua izango du hizpide aste honetako Artefaktua saioak. Poesia eta narrazioak izan dira orain arte Labandibarrek argitaratu dituen lanak. Oraingoan ordea eleberria dakar, genero honetako lehena. ‘Garazi’ liburuko protagonista bera baino gazteagoa den mutil baten ohean esnatuko da, bezperako festa eta txupitoen eraginez. Ohartzen denerako hasiko da bere bizitzan eta inguruan gertatu direnaren hausnarketa egiten. Funtsean bakarrizketa bat da Garazirena, bere buruarekin duena, nola eta zergatik iritsi den egoera horretara aztertzeko eta beretzat inportanteak diren lagun eta senideek nola hartuko duten egoera, bakoitzaren bizimodu eta pentsaera kontutan hartuta. Horretaz guztiaz hitz egiteko Ilaski Serranorekin elkartuko da Oiartzungo Arizmendi-nea etxean.

Goiatz Labandibar (Oiartzun, 1985) kazetaritzan lizentziaduna da, eta kazetari zein kolaboratzaile lanetan ibilitakoa da hainbat hedabidetan. Egun ETBko Mihiluze saioan gidoigile dabil.

Julen Gorosabel idazlea eta ETB1eko ‘Txoriene’ saioko gidoigilea gertutik ezagutzeko parada emango digu Artegileak atala.

Ane Pedruzo Gasteizko kultur teknikariak Eloy Moreno idazlearen ‘Cuando era divertido’ (Ediciones B) liburua gomendatuko digu.

Chupa Chups taldearena da aste honetako @rtefaktua, Aratz, Lorea eta Pandora dira egileak eta aukeratutako liburua Lur Gallastegi/Susanna Martinen ‘Limoiondoaren loreak’ (Elkar) Lan honekin irabazi zuten Galtzagorri Elkarteak antolatzen duen Liburu Gaztea lehiaketa DBH 1-2 kategorian.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:55ean, ETB1en

artefaktua

aurreko saioan…

Arte[faktua] 213: Eneko Barberenaren ‘Suak erreko ez balu’ errealitate kutsua duen fikziozko eleberri beltza

Arte[faktua] 214: Hasieran ‘Garazi, ospa’ dio bere buruari G. Labandibarren ‘Bekatua’ eleberriko pertsonaiak

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude