Armagintza Euskal Herrian: betidanik eta betirako?

Armagintza Euskal Herrian: betidanik eta betirako? –

Garai gatazkatsuak bizi ditugu, ikusezin jarraitzen duten gerrak eta mediatikoki indarra hartu duten krisiak ditugu, eta hausnarketa kolektibo bat egiteko beharra sentitu dugu:

  • Zein da armagintzaren papera gatazketan?
  • Mundu seguruagoa sortzen laguntzen du armagintzak, ala gerren etengabeko hazkuntzan eragina du?
  • Normaltasunez onartu behar al dugu negozio mota horrek euskal industria-sarearen parte izan behar duela?
  • Euskal Herria ekoizpen militarrik gabeko eremua izateak zerbait ekarriko luke gatazkak sortu/konpontzeko prozesuetan?
  • Zein baldintza bete beharko lirateke bide bat edo bestea hartzeko?

Armagintza Euskal Herrian: betidanik eta betirako?Abenduaren 16ean, larunbat goizez Donostian, topaketa bat antolatu dugu esperientzia eta ibilbide ezberdineko pertsonek gai honen inguruan iritziak partekatu ditzagun: hezkuntzan, ikerkuntzan, enpresagintzan, sindikatuan, administrazioan, gizarte mugimenduetan… esperientzia dutenen artean euskal ekoizpen militarrari buruzko ikuspuntu trukaketa eman dadin.

Topaketa honetan zure partaidetza oso interesgarria litzatekeela uste dugu, ez inoren izenean edo ordezkari bezala etortzeko, baizik eta norbanako bezala: ikuspuntu anitz ezberdinak islatuta egotea nahi genuke, ez danok ados jartzeko, baizik eta iritzi guztiak islatuta ikustea aberasgarria iruditzen zaigulako. Topaketaren ondorioetan anonimotasuna errespetatuko da.

Topaketa honen antolatzaileak 3 elkarte gara: Centre Delàs d´estudis per la Pau, Gasteizkoak eta Bake-ekintza Antimilitarista.

.

Topaketaren dinamika

Nora Miralles Centre Delàs elkarteko lehendakariak hitzartze labur batzuk egingo ditu, eta ondoren entzuleek talde txikietan partekatuko dituzte gatazkei buruzko ikuspuntuak, segurtasun ereduei buruzkoak, euskal armagintzaren lehenaldian, oraina eta etorkizunari buruzkoak… Ez da adituentzako gonbidapena, norbere esperientzia eta iritzia izango da abiapuntua, eta esan bezala ez dugu eztabaida sutsu edo kontsentsurik bilatzen, iritzi trukaketa baizik.

Armagintza Euskal Herrian: betidanik eta betirako?

Armagintza Euskal Herrian: betidanik eta betirako?

6 pentsamendu “Armagintza Euskal Herrian: betidanik eta betirako?”-ri buruz

  • Samuel Colt 2023-12-15 17:54

    Izenburuan galdetzen duzuenari: bai eta bai.
    Hemen olibondoak ez dira ondo hazten eta zuen proposamenek miseria besterik ez dakarte.

  • Armagintza Euskal Herrian? Bai, noski. Galdera da, noren esku? Zeren ez dago armagintzarik gabe bizi daitekeen herririk. Eta ez dago gure zerbitzura sektorea, hau da aldatu behar dena.

  • Polizia eta kartzelak Euskal Herrian betirako? Eta zein da orduan alternatiba?

    Jakina polizia eredua, kartzela eredua eta legeak eztabaidatu daitezke, baina ez dut uste eztabaidagarria denik egin ditudan galderak.

  • Aitor, harira.
    Noski, Samuel, eta energia nuklearrik ekoiztu gabe azak jaten egongo ginateke.
    Batik bi, zure baieztapena gezur hutsa da, herri asko bizi dira batere armagintzarik gabe. Zuzenagoa izango litzateke esatea armagintzaren ondorioz herri asko bizi ezinean direla.

  • A kontxo, itxoin!! Ze tuntuna ni… Noski, komisaldegian aztoratu egin zarete kuadrila.

  • Ezker ideologia globalista politikoki zuzen hau zergatik da hain lerdo-lerdoa, gexala, ezgauza, lerdito-gexala, ezer eraikitzeko gai ez dena, miseria eta mediokridadea besterik ekartzen ez duena?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude