Armarriak aldakorrak izaten dira. Kanoirik ez Nafarroan!

Apirilaren 10ean, Andoni Esparza Leibar heraldistak erantzun egin zion Angel Rekalde nafarzaleari Gipuzkoako eta Antzuolako armarrietako kanoiak direla-eta. Artikuluak Berria kazetan agertu dira eta polemika horren inguruan, nafarzaleok erantzun argia eman nahi diogu Esparza Leibar jaunari.

Lehenbizi, Andoni Esparza heraldistak Gipuzkoako armarrietako Belateko kanoien alde egiten du sinbolo zaharra gorde egin behar dela adieraziz. Kanoien presentzia eta jatorria, aldiz, ez du aipatu ere egiten. Hortaz, Angel Rekalde jaunak egindako argudioen kontra ezer gutxi aurkezten du artikuluan. Kanoiak armarrian zergatik jarri ziren eta nork egin zuen aipatzea ezinbestekoa da eztabaidan zirt edo zart egin ahal izateko. Heraldistak normalean kolore, ikur eta sinboloen peskizan gauzak nondik datozen eta zergatiak azaldu behar ditu, Angel Rekaldek egin bezala.

Bigarrenik, esan dezagun heraldikan aldakortasuna aski ohikoa dela. Armarriak aldatuz doaz eta heraldista askok hortik sosak ere irabazi dituzte, herritarrarengan, hau da, norbanakoaren baitan dagoelako armarrietan aldaketak egiteko hautua. Adibidez, Nafarroako armarria denboran zehar, mendetan barna, aldatuz joan da. Ikurrak aldatuz doaz sarri. Garai batean zortzi ertzeko izarra edo karbunklo irekia izan zena, bilakatuz joan zen eta karbunklo itxia bihurtu; eta gero, beste batzuk etorri ziren eta kateen itxura eman zioten karbunklo itxiari; edo behintzat aldaketa eragin zuten. Egun, ximenotar errege nafarren armarria ahantzirik dago zenbaitentzat, nahiz eta garai batean euskaldunon estatuaren sinboloa arranaoa izan  (XI-XII mende inguruan).. Bandera eta estandartekin gauza bera gertatu da. Atzo arranoa, gero karbunkloa, orain sasikatea. Armarriak eta banderak joanaren joanean aldatuz doazela ezin uka; eta ematen du, Andoni Esparzak horrela ez duela pentsatzen. Bistan da berak basko-espainiarrek konkistaturiko kanoiak maite dituela. Bistan da ez duela gogoratu nahi, Rekalde jaunak egin bezala, norenak ziren kanoiak. Bistan da euskaldunon erregearen armadakoak zirela kanoiak eta horrek mintzen duke jende asko, are gehiago agian euskalduna izanez gero, Esparza jauna bezala. Tamalez, kanoiei buruz hitz egitekotan historian atzean egin behar dugu benetako tradizioa lortzekotan. Horrela Nafarroako estatua topatuko dugu eta euskaldunon erresuma, Nafarroa izena identifikatuz. Nafarroa izan da euskaldunon estatuaren izena eta basko edo euskaldun izenak izen etnikoak izan dira. Esparza jaunak tradizioa eta historia erreibindikatzen du, baina aldi berean Euskal Herria izenarekin inoiz existitu ez den estatu baten armarria asmatu nahi du (Berria, 2008-XII-31). Artikulu hartan Euskal Herriko blasoia finkatzeko beharraz mintzo da Esparza jauna eta Seiak Bat izeneko armarri pseudotradizionalistaren alde egiten du, Bizkaiko otsoak eta Gipuzkoako kanoiak marraztuz. Abertzaleek otsoak eta kanoiak ezabatzea ez du ondo ikusten Andoni Esparzak. Baina, ez dakiguna da, zergatik ez duen onartzen nafarren armarria… nafarren bandera gorria euskaldunon herriaren ikurra izan baitira Eneko Haritza lehen erregearengandik. Bistan da Andoni Esparzak bere egin duela gaztelarrek, espainiarrek eta euskaldun oinaztarrek kontatutako historia. Bistan da 1.200 eta 1512 data esanguratsuak hutsaren hurrengo direla. Euskal Herriak ez du zertan finkatu behar armarria, aspaldidanik duelako bat, gorria dena.

Bizkaiko herritar heraldista honen ustez, eta zilegi bekit horrela pentsatzea, Mendebaldeko Nafarroan ganboatarrok bizi gara oraindik, batzuen gogoaren kontra bada ere. Guk ez dugu kanoirik nahi Gipuzkoako armarrietan, ez Antzuolan, ezta Lizartzan edo Zizurkilen ere. Gu Mendebaldeko nafarrak gara eta hori dela-eta, salatu egiten dugu gure Estatuaren historia zapaldu dutenen heraldika. Eduki badauzkagu geure armarriak eta banderak. Euskal Herria gure herriaren izen kulturala eta etnikoa da, baina gure estatuak Nafarroa du izena. Ez ditzagun berbak nahastu eta heraldikaren eranskin zitalak sala ditzagun!

Nafarroako bandera

Irudia | Nafarroako bandera | Herri nafarrak egina | LGPL
Antzuolako armarriko kanoien ezabaketa

Berriemaile eta irakasle-ikaslea. Laikoa, aurrerakoia, nafarra... Osasuna dut futbol talde nahiena.

18 pentsamendu “Armarriak aldakorrak izaten dira. Kanoirik ez Nafarroan!”-ri buruz

  • nor da herri nafarra? diseinatzailea da? ze erregerentzat egiten du lan? gorriaren tonuak ere berak eginak dira?
    a ze sakona armarri eta erdi aroko positibismo mistiko hau guztia!

  • Agur eta erdi, Joana.- Erdi Arokoa ez dateke tradizioa eta XVIII. mendekoa bai. Nondik nora hori? Zeinen gutxi ezagutzen duten euskaldun askok beren historia. Zure lehen galderari, hona arrapostua: herri nafarra, herritar nafarrek osotutakoa da, herritar horiek edonon bizi izanik. Logroño hiri nafarreko Laminiturrikoak ez al dira nafarrak ote? Nor gara gu Bearneko herritar bati erraiteko bera ezin dela nafarra izan!
    Gure historian sakontzea da erremediorik onena. Abertzale asko bilakatuko lirateke nafarzale laupabost liburu irakurriko balituzte, halafede! Adeitasunez, ez adiorik eta eskerrik asko zure emariagatik.

  • Liburuen erreferentzia hemen aurkitu ahal duzue: http://www.lulu.com/content/8453374
    Lau liburu irakurtzeko eskatzen dizut, ez besterik. Behin irakurritakoan, erranen didazu, Joana.

  • Bigarren galderari dagokionez, diseinatzailea herri nafarra izan dateke. Ez dut uste espainiarrek edo frantsesek egingo zutenik. Gainera, garai hartan Espainia estatu bezala ez zen existitu ere egiten. Hala ere, prest nago sinesteko baldin eta argiro erakusten badidazu gaztelarrek edo espainiarrek diseinatu zutela. Kolore gorria izan da euskaldunon kolorea antzinako denboretatik, eta ximenotar erregeek erabilitako arranoaren fondoa gorria zen, ez horia. Historian, oker handiak kontatu dizkigute; eta handiena: nafarrak ez direla baskoak eta baskoak ez direla nafarrak. Eskerrak historialari ikerlari onak ukan ditugun!

  • Artikulu honen harira Tolosan oraindik Belate eta Alberto Pérez Rexil kaleak dauzkagu, hondamendi hura (garaipena beste batzuentzat) gogoratzen dutenak.
    http://osm.org/go/b@mRbcOp8–

  • Eskerrik asko, Asier. Ez nekien Tolosakoa. Tamalez, gure herrietan oraindik ez dago kalerik Ortueta, Amaiur, Peru Nafarroako nariskala edo horrelako izenekin. Ea noiz gogoratzen ditugun heroi nafarrak. Eta Nafarroa diogunean ez dugu Goi Nafarroa soilik aipatzen, jakina; Nafarroa Osoa aipatu nahi dugu, Mendebaldekoa eta Ekialdekoa, Iparraldekoa eta Errioxakoa. Nafarzaletasunaren alde egiten dugu gure historia arrotzek eta kolonizatuek idatzi dutelako hein handi batean.

  • Behin azalduta gure Estatuaren historia ukatzen duen euskaldunik ez dut ezagutu, Joana ezaguntzen duk hik gure herriaren historia??
    Ez ahaztu, bere historia ezagutzen ez duen herri bat manipula erraza dela.
    Etxeparek esango zuen bezala: Nafarroa ialgi hadi plazara!!

  • Ados, Aitzolekin. Tamalez, hala ere, oraindik politikari eta irakasle askok ez dakite esaterako Diego Lopez de Haro nor zen; ezta ere Joana Albretekoak zer paper jokatu duen gure herriaren historian. Aitzol-ek dioen bezala, gure historia hedatzea da inportanteena.

  • zure herria zein den ez dakit Aitzol. Nirea euskaldun eta langileriarena da. Nahi dudan estatua ez da historian existitu euskaldunontzat ere, eta egia esaterako, ez ditut aztiak medikutzat, ez veleyistak filologotzat, ezta amateurrak historialaritzat. Euskal Herriko historia? Irakurri Santi Leoné, Jurgi Kintana, Xabier Zabaltza (kitzikatu zaituzte Guk nafarrok, izenburutik bertatik).
    Ez esan zuen aztikeriarekin ados ez dagoenak ez dakiela haien herriaz. Erreinua aldarrikatu (Vigotik Lyona ondo?) eta gero joanen gara gilotina Gazteluko Plazan jartzera.
    Joana

  • A ze astakeri sarta!! Aztiak medikutzat?? eta nork nahi ditu? nik XXI. mendeko Estatua nahi dut, noski!!Nabarraren historia ez da orain mila urtekoa, gaurko egoera azaltzen duen historia baizik: okupatuta duen nazio bat gara. Historia mesprezatuz zure gurasoak-arbasoak mesprezatzen dituzu.
    Historia mespresatuz, zu mespresatzen zera, zu zure esperientzien metaketa eta ADNa besterik ez baitzara.

    Ni euskalduna eta langilea naiz, ez dut ezagutzen, era batean edo bestean lan egiten edo la egin ez duenik!!zuk bai?? , esaldi horiek baitirela historia!!!

  • Joana estimatua, Santi Leone-ren liburua irakurri nuen, Elkar argitaletxearen bidez plazaratua, eta berehala ikusi nuen zer den maisua izatea eta zer den ikaslea. Leone-ren maisua izan den Mikel Sorauren historialari ikerlari finarekin egon nintzen komentatzen liburuarena eta inpresio bera eduki genuen biok: tamalgarria. Zabaltzari buruz, zer esan! Ez dut deus erran behar zeren zaborrari propaganda egitea baita. Baina erran dezadan hitz bi. Bere liburua irakurri eta neure kolkorako esan nuen: Zabaltza jauna hori esateko prest badago eta Espainiako argitaletxeekin dirua irabazi ahal bada horrelako gauzak plazaratzen, gure herria eri dago. Jimeno Juriok burua altxatuko balu, sor eta lor geratuko zen “lingua navarrorum” euskara ez zela entzutean, baita Irujo, Nabascues eta beste hainbat nafarzale ere. Baina ulertu, ulertu egiten duzu Zabaltzaren jarrera, antzeko kasuak eduki ditugulako: Mateo Múgica itzultzailea kasurako.
    Gure historialari eta arkeologo ikerlariak honakoak dira: Mikel Sorauren, Pello Esarte, Tomás Urzainqui, Alvaro Adot, Joseba Asiron, Aitzol Altuna, Iñaki Sagredo… Zuk aipatutako horiek jada sekula ezin izango dute eduki azken hauek duten prestigioa, hanka basatzan sakon sartu dutelakotz.

  • “Lingua navarrorum” ez da euskara; Nafarroak ez du zertan bere historia gogoratu behar, orainaldia baita garrantzitsuena; Lopez de Haro Bilbao izeneko hiriaren sortzaile izan zen familia ez zen nafarra, bizkaitarra baizik; Nafarroako erregea Juan Carlos da; Nafarroa Garaian euskararen erabileraren portzentaia ziztrina da; Arturo Campion, Miguel de Orreaga, Lacarra, Moret, Urzainqui, Esarte, Sorauren, Altuna, Rezio, Saldise, Untzueta, Joseba Asiron, Iñaki Sagredo, Adot, Rekalde, Pesquera, Ariznabarreta… horiek hutsaren hurrengo baino ez dira… Segi nezake izenak aipatzen, ea esaldi hauek plazaratuz kontratatzen nauten Madrilgo eta Parisko argitaletxe batean liburu seriosa eta mardula egiteko. Diru egarri naiz, eta Nafarroan ez dudan sona eskuratu nahi dut 🙂

  • Zabaltzak idatzitako zenbait gauza nik-neuk ere idatz nitzake, Joana. Ez dago problemarik. Ondo ordainduz gero, agian nik ere idatz nezake Nafarroaren historia berria. Eneko Zalditze elektrikari goinafarrak gehiago daki bere herriaren historiaz Zabaltza jaunak baino.

  • Mateo Mujika ez, Palazio (hau Munilla baino gotzain famatuago bat izan zen bere garaian), Matias Mujika baizik.

  • A ze ezjakinak!
    Zabaltzaren liburua Alberdaniak karrikaratu zuen, Alberdaniak Irunen egiten du behar, eta euskarazko edizio munduaz bazeneki ez zinakete hain harroa izango diru-kontuez mintzatzeko.
    Zuek ordea, nabarreroek, zenbat jasotzen duzue abertzaleen eta ezkertiarren mundua zuen atzerakoikeriz zikintzeagatik? Nork ordaintzen dizue Del Burgok edo Urzainquik? Nabarraldeko liburu gehienak espainolez idazten dituzue, ba eraiki zuen Nabarra maitea Espainian lasai, han asko maite dituzte zuen gisako kondaira cid-tarrak.
    Utzi EH bakean!

  • ZuZeu

    Et et et, kasu! Bakea eta eztabaidan aitzina egiteko moduko sarrera eta iruzkinak behar ditugu hemen! Zatiketa eta haserrekeriatik badugu aski

  • Bueno Joana, argi utzi duzu Nabarraldez ez dakizula tutik ere ez ezta nafarzaleez (del Burgo?? a ze txorrada!!), uste dut hau ez dela bidea eta hurrena arte! Agian pertsonalki hitz egiteko modurik edukiko dugu noizbait, besarkada bat

  • Ahaztu zait esatea: nafarzaleak ez dugu espainolen estruktura politikoetan parte hartzen: ez baitugu, zuek bezala, espainolen Estatua onartzen (alkate, sinegotzi, lehendakari, diputatu…espainolak), gurea baitugu: Nabarra. Zuena ez jakintasuna baino saldukeria da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude