Angel Oiarbide: “Polizia txostenaren helburua errezeloa sortzea da”

angel txostena
Angel Oiarbide Gure Esku Dago dinamikaren sustatzaileak argi du: “Ez gara bidean jartzen dizkiguten lokaztietan trabatuko”. Espainiako polizia Gure Esku Dago erabakitze eskubidearen aldeko ekimen herritarra ikertzen ari delako esan ditu hitzok Oiarbidek. Larunbatean El Periódico egunkariak zabaldu zuenez, Gure Esku Dago-ren kanpainari buruzko informazioa txosten batean bildu du poliziak. Txostenak dinamika herritarra ezker abertzalearen egitasmo esklusiboa dela sinestarazi nahi du.

Oiarbidek ZuZeuri jakinarazi dioenez, poliziaren jarraipena salatuko dute datozen egunotan, baina aurrerantzean “ez dira erreakzio dinamikan sartuko”. Horrez gain, ekimenaren aniztasuna berretsi du, alderdi askotako kideak inplikatu direla azpimarratuz, baita PSEkoak ere. Amaiur koalizioak Gure Esku Dago eta ANCren arteko ustezko harremanak ikertzeagatik argibideak eskatu dizkio Espainiako gobernuari.

Laster argitaratuko dugu ZuZeun Angel Oiarbideri egindako elkarrizketa osoa.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Angel Oiarbide: “Polizia txostenaren helburua errezeloa sortzea da””-ri buruz

  • “…aniztasuna berretsi du, alderdi askotako kideak inplikatu direla azpimarratuz, baita PSEkoak ere”.
    PSOEkoak ados baldin badaude,… ez da anitza, espainolista baizik.