ANCk eta ERCk erreferenduma 2016ra atzeratzea txarretsi dute

2016Generalitateak lege babesik gabeko galdeketarik ez dutela antolatuko esan du gaur Artur Mas Kataluniako presidenteak. Espainiako Gobernuak bost bide legalak galarazten baditu, 2016ko hauteskundeak plebiszitarioak izango dira. Hau da, alderdi independentistek gehiengoa balute, gaur duten bezala, parlamentuak aldebakarreko independentzia aldarrikatuko luke. Lehenbiziko aldiz jarri du mahai gainean hauteskunde bidezko erreferendumaren aukera.

Diada egunerako zazpi egun falta direnean Artur Mas presidenteak eszenatoki berri baten aurreko erantzuna iragarri du: “Lege babesik ez badago hauteskunde bidez egingo dugu erreferenduma, 2016an”. Artur Mas Mariano Rajoy Espainiako presidentearen erantzun ofizialaren zain dago, erreferenduma negoziatzeko prest dagoen ala ez behin betiko erabaki dezan.

2014an galdeketa egitea da Artur Mas-en nahia, baita Katalunian erabakitze eskubidearen alde dauden guztiena ere. Baina, Espainiaren jarrera aldaketa susmatzen ez denez (ezin baztertu poliziak hautestontziak bahitzea) presidenteak legegintzaldiaren amaierara arte atzeratuko luke zirt edo zart egiteko unea. “Hain da garrantzitsua egiten ari garena, daukgun lehen betebeharra ondo egitea dela. Nire iparra hori da, egitea eta ondo egitea”, esan du Catalunya Radio-ri eskainitako elkarrizketan.

ANCk antolatutako giza kateari buruz, Artur Masek “oso ondo aterako dela” uste du, eta “jende asko harritu” egingo dela. Mas-ek ez du Kataluniako 400 kilometro lotuko dituen Via Catalana cap a la Independencia egitasmoan parte hartuko, nahiz eta babesten duen.

Eguneraketa, erreakzioak:

ANC: “Honek ezin du 2016ra arte iraun”

 

ERC: “Gure etorkizuna 2014an erabakiko dugu”

 

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

3 pentsamendu “ANCk eta ERCk erreferenduma 2016ra atzeratzea txarretsi dute”-ri buruz

  • Mas-ek dioena egiten badu, eta uste dut egingo duela, eginaraziko diotela (2016 baino lehen agian), inteligenteena iruditzen zait. Nazioartearen onespena lortzeko bide onena (ez motzena) lantzen ari dira.

  • Iker Sumendiaga 2013-09-05 11:57

    Gaur “la Marea”-k Kataluniako bilakaera independentistaren analisi aberasgarria argitaratu du bertako pertsonaia askoren iritziak bilduz.
    Besteak beste. CIU-rekiko mesfidantzak ageri dira. Nik neuk, ez nuke CIU-rengatik apostu handirik egingo. Nahiz eta aukera eman behar zaion.
    Ez dut inondik espero, benetako momentua iristen denean, esandako guztia aurrera eramango dutenik.
    Koalizioaren zati nabarmen batek babesten ez duen proiektua izanik, ez dut uste zatitzerik edo polemikarik gabe aurrera eraman ahalko dutenik. Horretarako, Kataluniako herriak gogorki behartu beharko ditu.
    Uste dut, CIU-ren zati unioista honi, testuinguru hau ongi etortzen zaiola gobernu katalana egiten ari den politika neoliberala estaltzeko. Bestalde, pentsa behar dugu, honek guztiak suposatzen duen indar guztia eta gero, Kataluniako gobernuak herriaren aspirazioa zapuzten badu, independentismoak etorkizunerako indar galera handia jasango lukeela, agian ilusioa betiko lurperatuz.

    Artikulua: http://www.lamarea.com/2013/09/05/por-que-aumenta-el-independentismo-en-cataluna/

  • Gauzak ez dira txuriak ala beltzak, jakina.

    Nire idurikoz, proposamen honekin bi urte “atzeratzen” ditu Mas-ek, bi urte “irabazten” ditu estatuak, bere burua birkolokatzeko, gauzak ez estutzeko “gehiegi”. Seguraski horraraino elkarrekin (Mas-ek eta estatuaren inteligentziak) hitzegina dute. “Beroegi” dago gaia, eta pixko bat epeltzera saiatuko dira batzuk eta besteak.

    Gaizki? Ongi? Gazi gezak. Izan ere, egia baida Mas-ek diona ere: “Hain da garrantzitsua egiten ari garena, ondo egitea dela daukagun lehen betebeharra. Nire iparra hori da, egitea eta ondo egitea”.

    Bai, jauna. Han eta hemen.