A ze iruzurra, Lehendakari jauna

A ze iruzurra, Lehendakari jauna –

Behin baino gehiagotan azpimarratu dut Urkullu Lehendakariaren koherentzia autogobernuari buruzko eztabaidari dagokionez. Lehendakaritzara iritsi zenetik argi eta garbi adierazi du nola kudeatu behar den euskal estatus politikoa aldatzeko edozein saiakera. Lehendakari denetik, Urkulluk honako hau errepikatu du behin eta berriz:
A ze iruzurra, Lehendakari jauna
Arg: EAJ
  1. EAEn akordio bat egin behar da Espainiako bi alderdi handienetako bat gutxienez barne hartuko duena.
  2. Madrilek onartzeko moduko akordioa izan behar du, gainera.
  3. Prozesuak, ordena horretan, elkarrizketa-negoziazioa-adostasuna-berrespena izan behar du; beraz, herriak amaieran baino ez du parte hartuko, eliteen aurretiazko akordioa kontsultan berrestea soilik tokatzen zaiolarik.
  4. Saihestu egin behar da gizarte zibileko erakundeek alderdien eta erakundeen posizioan eragitea eta baldintzatzea.

Errepasatu ezazue hemeroteka. Lehendakariaren diskurtsoan zulorik ez dago.

Osteguneko politika orokorreko osoko bilkuran, Urkulluk eskubide historikoak eguneratzea planteatu zuen, 1839 aurreko subiranotasuna berreskuratuz. Nire ikuspuntutik, planteamendu horrekin koherentzia handia erakusten du Urkulluk, berriz ere. Eskubide historikoetara eta foraltasunera jotzea oso gai funtzionala da Lehendakariak ordezkatzen duenarentzat: 1978ko Konstituzioan xedapen batean aitortzen den zerbait hartzen du oinarri; foraltasuna, gainera, Euskal Herriko tradizio politiko askok gutxi gorabehera partekatzen duten zerbait da; azkenik, trantsizioaren ondoren marraztutako erakunde-arkitekturarekin (Lurralde Historikoen Legea, Kontzertu eta Hitzarmen ekonomikoa, zerga-autonomia…) lotzen du formalki, eta, beraz, foruak gaitasun bereziren bat eman liezaioke gure herriari, Estatuak hala nahi izanez gero.

Baina bistakoa da hori guztia guztiz koherentea dela arestian aipatutako puntuekin:

  1. Lehendakariak berriro esan du estatuarekin eta, beraz, bere alderdi nagusiekin “itun” bat egin nahi duela; beraz, beto-eskubidea ematen die eztabaidan, bai edukietan bai tempusean.
  2. Lehendakariak errenuntzia bat egiten du hasieratik, eta Espainiak eman nahi duena hartu du sabaitzat.
  3. Foraltasunean oinarritutako akordioa eliteen akordioa da, herriak erreferendum batean berretsi dezakeena (edo ez, Nafarroako Foru Hobekuntzaren kasuan bezala).
  4. Hori guztia gizartea aktibatu gabe egin daiteke. Horixe, hain zuzen, proposatzen dena.

Bestela esanda:

  1. Estatuarekin itun bat egin nahi du, eta Estatuak ezartzen dituen mugak onartzen ditu.
  2. Autogobernuaren etorkizuna, beraz, ez da oinarrituko herritarrek demokratikoki eta askatasunez adierazitako borondatean.
  3. Konpromisoa hartzen du gehiengo soberanista ez aktibatzeko. Hau da, ez du inondik inora bide hori egingo, ez ezker politikoarekin, ez sindikatu abertzaleekin ere.
  4. Zin egiten du bere alderdiak ez duela gizartea aktibatuko, Katalunian egin zen bezala.

Lehendakariak atzo esandakoak, gutxienez, laudatorio bat merezi zuen Espainiako arku politiko osotik. Baina indar politiko espainolistak, garaipenaz jabeturik, txisteak egitera mugatu ziren; are, amorrua eta soberanista dela ere leporatu zioten.

Urkullu ez da Txirrita. Foruak galdu zirenean, bertsolari hernaniarrak begien bistakoena gogoratu zuen… “errespetua gordetu zuten, bildur ziraden artean”.

Hori guztia gutxi balitz, Urkulluk proposamena egin du bere gobernuak liburu bat argitaratu eta egun gutxira, zeinetan denok dakiguna kontatzen duen: estatuak ez duela autogobernua errespetatzen; autonomia-estatutua higatzen duela bere tresna guztiekin; matxuratutako transferentziak negoziatzen direla Espainiako Gobernuak Madrilen euskal diputatuen babesa behar duenean soilik… Beste garaietan hor dago Konstituzio Auzitegia, eta gure forua higatzeko behar den guztia. Urkullu errealitate horretatik aldentzen da, eta Espainiako giro politikotik aldentzen da, kontuan hartu gabe egungo Espainiako indar politikoak duela 40 urte baino refraktarioagoak direla nazioaniztasuna aitortzaren aurrean.

Ez digute beldurrik, ez gaituzte errespetatzen. Eta, orain, gure ordezkari instituzional gorenak erasotzen jarraitzeko esan die… Eta erasoan jarraituko dute, ez badugu ezer egiten behintzat.

A ze iruzurra, Lehendakari, a ze iruzurra!

A ze iruzurra, Lehendakari jauna A ze iruzurra, Lehendakari jauna

ELAko formazio arduraduna

19 pentsamendu “A ze iruzurra, Lehendakari jauna”-ri buruz

  • Guztiz bat zurekin. Bere diskurtso eta praxi politikoarekin bat, eusko alderdi jeltzaleak izen-aldaketa proposatu beharko luke, eta aurrerantzean, Eusko Alderdi Forala izendatu beharko luke bere burua, Partido Foral Vasco. Koherentzian irabaziko luke eta boto-emaileek gauzak argiago izango lituzkete

  • Partido Foral de Vascongadas, ez litzateke zehatzagoa?
    Nafarroako eta Iparraldeko euskalerritarrak ere “vascoak” baikara, eta Urkullutarren egitasmoa hiru pribintzi baino gutxiagora (Trebiñu Burgosko “Foruan” geratzen da) mugatzen baita.
    Finean, behin eta berriz txisteratik untxiak ateratzea zen EAJren ekinbidea, euren jardun neoliberal hutsari ukitu abertzaloide bat emateko.
    Egun, dagoeneko ukitua ez da abertzaloidea, errejionalista baizik. Liga Foralistarekin koalizioa egitea izango dute buruan?

  • Foru Alderdi Kafarra (FAK), lagunentzat

  • Antton Erkizia 2021-09-25 12:26

    Ez zaudete gaurkotuak, adixkideok.
    Partido Foral? Alderki Kafarra? Baita zera ere.
    Azken Center guztien haritik:: egokiena “BASQUE OLD PARTY” edo horrelako zerbait “guaia”. Ez?

  • Aurreko komentarioak irakurrita, ahaztu dugu herri honek 2 gerra odoltsu mantendu zituela 50 urteko epean, bereziki odoltsuak eta suntsitzaileak, gaur despreziatzen dugun foraltasunaren defentsan. Bere garaian argi zuten zer zen forua, guk jada asumitu dugu Espainiatik kontatu digutena.
    Foruak zerbait badira, herri honen burujabetzaren sinboloa dira. Ez dira perfektuak, eta bai, Espainiako Erresumari eta Espainiako erregeri egiten diote aipamen, baina burujabetza argia da.
    Hori argi izanik, Urkullu adarra jotzen ari zaigu, berriro ere. Bai 1839ko urriaren 25eko legea, eta bai 1876ko uztailaren 21eko legea, foruen abolizio legeak, biak, formalki derogatuta daude 1978tik. Beraz, ez dakit zeren zain dagen Urkullu jauna foraltasuna berreskuratu nahi badu…
    Espainiako konstituzioaren bigarren xedapen indargabetzailea:
    2. En tanto en cuanto pudiera conservar alguna vigencia, se considera definitivamente derogada la Ley de 25 de octubre de 1839 en lo que pudiera afectar a las provincias de Álava, Guipúzcoa y Vizcaya.
    En los mismos términos se considera definitivamente derogada la Ley de 21 de julio de 1876.

  • Alde batera utzita foruen historiaren interpretazioa, Espainiako 78ko Konstituzioak lehen xedapen gehigarrian dio autonomi estatutuen bitartez gaurkotuko direla eskubide historikoak. Eta, PSEk egoki antzeman dio Urkulluren planteamenduari eta kontent dagoenez, leialtasuna hitzeman dio lehendakariari. Goragoko artikuluak bikain jasotzen du Urkulluren planteamendua, eta horregatik txalotu dugu, izendapen bitxiak gorabehera.

  • Ez. Nafarrak ez gara vascoak, nafarrak gara. Vascoa frantziarrek erromantizismoan asmatutako hitza da. Gu Baskoiak gara eta nafar. Eta Konstituzioko artikulu horrek Nafarroa ez du aipatzen, 1837an Erresuma baitzen, zuek ordea probintzia, hala aukeratuta.

  • Antton Erkizia 2021-09-25 22:21

    Vascoa frantziarrek erromantizismoan asmatutako hitza da.

    Egitan ? Nondik atera duzu hori, Nagore?

    Nondik dator bada “Wasconia ? (Germa-nia, Hispa-nia…). Nafarrok ez gara “vascoak” eta zuk zeuk diozu B-Waskoiak gerala?
    (Azken moda “etimologista-garbizaleok” ez ditut batere ulertzen: nafarrok ez gara baskoiak… beste hark: wasko-era batua ez da gurea, gurea naffarrera da…

    Argituko al dit norbaitek nondik nora doan haria? Eulitzen 😉 hasita nago.

  • Neroni ere aspaldi samar eulixa najak. Geronen herriak izan duen izenik beteena Nafarroa dugu. Vascongadoak, vizcainos, cantabros. Babukeriak. Le pays basque geronen iparaldea, soilik, izendatzeko frantsesek asmatutako deitura da. Eta hori guzia zertako, nafar nortasuna deusestatzeko.

  • Nagore, zure izenean hitzein zazu. Nafar asko eta asko “basko” peto-petoak gara.Nafarrak garelako hain zuzen. Segi bizkor.

  • Barkatuko didazue, baina “vasco” izendapena onartzea, geronen hizkuntzak ez duen hitza, kanpotarren zapalkuntza onartzea da. Geronen izena, mendetan, nafarra izan da, eta euskalduna. Gaur egun nornahi izan daiteke vascoa, hau da, espainola. Gainera, neronek familia dut giputzen artean, batzuk jatorriz gaztelakoak eta galiziarrak, erdaldunak, baina inolako lotsarik gabe esaten didate haiek direla vascoak, eta ni akort, ni ez. Hala da.

  • Antton Erkizia 2021-09-25 23:32

    Jakingo duzue, doike, baina baten bat galduxe suatzen dudanez…
    Tori, Nagore: “?????????? ?? ??? ???????????? ???? ?????? ?? ??? ????????? ?????, ?? ? ????? ????????, ?? ?? ????????????”, Strabon, III. liburua
    (Strabon, greziar historialari ospetsua, Kristo aurretik K.a. 63-24)
    Ouaskonon-Waskonon…polis Pompelon…
    ·…Ondoren, Lacetania pasatuz Iparralderuntz, Waskonen herria (Etnos = etnia) duzue, eta beraien hiria, hiri nagusia dena, Pompelo…
    Waskonon Etnos…País Vasco… XIX.ean asmatutakoa? Baita zera ere…

  • Ez Jone. Gu euskaldunak gaitun, nafarrak. Nafar hitzak, mende luzetan, euskaldun librea adierazi izan du. Vascoa espainako probintzia bateko probintzianoa.

  • Antton Erkizia 2021-09-25 23:38

    Barkatu; grekeraz ezarri dut Strabonen esaldi famatua baina ez dit onartu grafia eta galdera ikurraz ???? ordezkatu dit…
    alua, mundua…
    Strabonen alde otoi egiten badiozu San Googleri, emango dizu Strabonek idatzi omen zuena grekeraz…

  • Ez Nagore. Ni euskalduna, nafarra eta baskoa naun. Hi heu, hor konpon.

  • Jakinen duzu, sin dudarik gabe, Estrabon ez zela sekula ere Penintsulan ibili, eta Barscunes dela txanponetan azaltzen den izena. Baina, bo, hau eztabaida zaharra da. Noiz izan dira los cebollinos que crecen en Di, Euskadi, terreno en el que crecen euskos, vascos. Aipamenen bat XI. mendetik XIX. era?

  • Bada, sekulako nahastea duzu, inork ezin baitu aldi berean horrenbeste nortasun izan. Vascoek errezago dute, ez dira ez euskaldun ez nafar, vascoak soilik, espainiar, eta lapurtarrak eta frantsesak. Soiltzeak arazo asko garbitzen ditu.

  • Antton Erkizia 2021-09-26 00:41

    Estrabon ez zela sekula ere Penintsulan ibili, eta Barscunes dela txanponetan azaltzen den izena…sin dudarik gabe…noiz izan dira los cebollinos en crecen en Di…

    Dena esan duzu. Baskoi puruak izan nahi dugu baina euskañolez mintzatzen gara…lotsa gabe.

  • Purua, purua esaten dena habanoa dugu. Aitatxik ongi zekien zer zen zerri garbia eta pertsona garbia bereizten. Baita lotsa gabe eta lotsarik gabe ere. Euskainola? Hoa apapa!