Puigdemont kautelazko neurririk gabe aske

Puigdemont atxilotu dute Sardinian –

Carles Puigdemont Generalitatetko presidente ohi, erbesteratu politiko eta egun europarlamentari dena atxilotu du poliziak Sardinian.

Puigdemont atxilotu dute Sardinian
Arg: Chatham House

Carles Puigdemont 14:00etan eraman zuten epailearen aurrera. Sardinian (Italia) Puigdemontek Sassariko Apelazio Auzitegian deklaratu zuen.

Aske utzi du auzitegiak, kautelazko neurririk gabe, Sardiniatik ezingo zuela atera iragarri zuten haseran, azkenean ez diote debekatu herrialdetik irtetea. Baldintza bakarra ezarri diote: deklaratzera itzultzea, urriak 4ean. 

Pere Aragonès Generalitateko presidentea eta Jordi Puigneró presidente ordea Carles Puigdemontekin biltzekoak dira gaur Sardinian, Alguer herrian.

«Manifestazio handi bat» iragarri dute Errepublikaren Alderko Kontseiluak, ANC Biltzar Nazional Katalanak, Omnium Culturalek eta AMI Independentziaren Aldeko Udalerrien Elkarteak. 12:00etan abiatuko da igandean, Graziako pasealekua eta Diagonalaren bidegurutzetik.

Gonzalo Boye abokatuak Puigdemont Kataluniako presidente zeneko gobernukide erbesteratuen nazioarteko defentsa koordinatzen du 2017tik, eta sare sozialetan adierazi duenarenaren arabera, president oiha europarlamentari gisa dauzkan zereginak tarteko zegoen Sardinian. Ezustean harrapatu ditu atxiloketak. Atxiloketa 2019ko urriaren 14ko euroagindu batean oinarritzen da, baina Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak bertan behera utzi zuen euroagindu hori. Beste kontu aurrejudizial bat dago martxan, eta halako prozedurek beti gelditzen dituzte euroaginduak.

Boyek adierazi du “guztiz lasai” daudela. Ez du estradiziorako aukerarik ikusten. Josep Lluys Alay Puigdemonten bulegoko buruak jakinarazi du gaur goizean zehar Sassari hiriko Apelazio Auzitegira eramango dutela afera erabaki bat har dezan. Erabaki hori hartzen den bitartean, Auzitegiak Puigdemont preso eduki edo ez erabaki beharko du 60 eguneko epe mugarekin. Puigdemont preso edukitzea hautatuko balu, ezingo luke epe hori baino gehiago igaro kartzelan.

Toni Comin, Clara Ponsati eta Carles Puigdemont europarlamentariei inmunitatea kendu zien Europar Parlamentuak bozka bidez, nahiz eta auziaren funtsari buruz ez den oraindik ebazpenik eman.

Europarlamentaria L’Alguerrera joatekoa zen Adifolk deituriko jaialdia ospatzera. Jatorri katalaneko hiria da, katalanak presentzia handia du hiri horretan, biztanleriaren laurdenak hizkuntza menperatzen du. Aireportura iristean atxikita eduki dute eta Sassariko Apelazio Auzitegiko epaileen esku utzi. Epailearen aurrean agertu ostean aske utzi dute Pugdemont.

 

Puigdemont atxilotu dute Sardinian




 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude