2013ko bost elkarrizketa ikusienak

5 elkarrizketa25 elkarrizketa argitaratu ditugu aurten ZuZeuTVn. 2012ko apirilean hasi ginen, erakusmolde berritzaile batekin elkarrizketa mamitsuak egiteko asmoz. Estilo eta forma aldetik elkarrizketa ezberdinak egin ditugu: galderaz galdera, bideo bakarrean, testuarekin tartekatuz, azpititulatuta… baina den denek zerbait kontatzeko duten pertsonaiak izan dituzte abiapuntu. Aurrera begira ere jarraituko dugu elkarrizketen bidea urratzen. Momentuz, hemen daukazu 2013ko uztarik ederrena. Aurtengo bost elkarrizketa ikusienak.

2013ko bilduma hau egiteko elkarrizketatu bakoitzeko galdera bat aukeratu dugu, osorik ikusteko amu gisa. On egin deizuela!

Josebe Iturrioz

  • Euskal gizartean matxismoa ezberdina da inguruko herriekin konparatuz gero?


Pako Aristi

  • Badugu porrota saihesteko gaitasunik?


Lorea Agirre

  • Nolatan lehendakari abertzale bat euskara inposatuko ez duela esaten?

Aintzane Ezenarro

  • Zergatik ez duzu lekua EH Bildun?

Emilio Lopez Adan ‘Beltza’

  • 2006an zenioen ETAren bukaera duina litzatekeela normalena. Hala izan da? izango da?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.