Josebe Iturrioz: “Mundu guztia heterosexuala dela pentsatzearekin apurtu egin behar dugu”

Josebe Iturrioz: “Mundu guztia heterosexuala dela pentsatzearekin apurtu egin behar dugu”

josebe iturrioz

Josebe Iturrioz

Lesbiana, tortillera, bollera etiketak bere eginez erantzuten dio Josebe Iturriozek (Ordizia, 1978) parean duen “gizarte heterosexistari“. Argi eta irmo esan ere. Filosofia ikasi zuen Donostiako fakultatean. Kontzientzia feministaren eremuan dabiltzan gaiak eztabaidatzen, azaltzen eta praktikan jartzen saiatua da, gizarte mugimenduetan ere luze ibilia, adibidez, Plazandreok plataforman. Egun Medeak taldean hartzen du parte. Lanketa sakona eskaini dio feminismoari, gaur egun duen diskurtso indartsu eta bizkorra garatu arte.

Jendaurrean Iturrioz ezagun egin da ETB2ko Pasalo/Ni más ni Menos magazineko gonbidatu gisa. Feminismoarekin batera, gainerako gai politiko eta sozialak ukitzen ditu maiz, besteren artean, Berrian eta Argian idatziz. Ofizioz Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun aholkulari dabil. “Feminismoa ez da emakumeen alde egiten duen zerbait, baizik eta da sistema desorekatu bat kritikatzen duen pentsamendu oso anitza”. Egungo gizartearen botere harremak  eta jarrerak gupidarik gabe kritikatzen ditu, batik bat normaltzat jotzen direnak  azaleratzen ditu alfonbra azpitik, generoen arteko amildegia bereziki. “Euskaraz ere bortxatzen da”, dio, inor ez dadin aurreusteetan galdu. Era berean, ezkerreko mugimenduen kontraesanak ere mahai gainean jartzen ditu. Zalantzan jartzen du programatik haratago, zeinen barneratuta dagoen feminismoa alderdi politiko ezkertiarretan. “Zein da alderdiek transexualekiko duten posizio politikoa?”, galdetzen du, erantzunaren isiltasuna eta zalantza aurreikusiz. Gizartearen alde ilunak sarri-sarri nabarmentzen aritzen da, mundu idealari uko egin gabe; “bitasunik gabekoari”. Bere ustez, gaur egun bizi duguna, distopia hutsa baita. Hori eta gehiago kontatu du Donostiako Emakumeen Etxean egindako elkarrizketan.

ELKARRIZKETA OSORIK IKUSTEKO

 

ELKARRIZKETA ZATIKA

1. Kazetariok, ohartu gabe, elkarrizketa gehienak gizonezkoei egiten dizkiegu. Non da arazoa eta zein da irtenbidea?

2.Homosexuala-Heterosexuala-Bisexuala. Eroso senitzen zara etiketa horietakoren batean?

3. “Gizonezkoak indarkeria tresna bezala erabiltzeko heziak daude eta emakumezkoak indarkeria horren objektua izateko prestatu gaituzte”, idatzi duzu. Azaldu.

4.Euskal gizartean matxismoa inguruko herrien aldean maila ezberdinekoa da?

5.Euskal Herriko alderdi politiko ezkertiarrek barneratuta dute kontzientzia feminista?

6.”Armairutik atera” egin dira EAEko PPko hainbat buruzagi. Publikoki, ordea, ezker abertzaletik ez da horrelakorik ikusi. Ondoriorik ateratzen duzu ala anekdota besterik ez da?

7.Sexu bereko pertsonen ezkontza onartzeko da Iparraldean, Hegoaldean legala. Hori ospatu egin dute askok. Zuk ontzat jotzen duzu ezkontza harremanaren eredua?

8.Mania berezia diozu futbolari. Zergatik?

9.Nolakoa da zure mundu utopikoa?

josebe paloma

Galdera horia: nolako harremana duzu Paloma Zorrillarekin?

 Josebe Iturrioz Josebe Iturrioz  Josebe Iturrioz Josebe Iturrioz

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

18 pentsamendu “Josebe Iturrioz: “Mundu guztia heterosexuala dela pentsatzearekin apurtu egin behar dugu””-ri buruz

  • Modan al dago Josebe? Azken aldian toki guztietan aurkitzen dut!

  • Askatasunhaizea 2013-01-24 13:25

    Egia da Josebe azkenaldian asko ikusten dugula,bai. Eta nik entzun edo irakurri izan dudan askotan ez zait bere diskurtsoa gustatu. “feminismo erradikal” hori, nolabait deitzeko, askotan “embrismo” deiturikoa bilakatzen dela uste dut, eta hori parekidetasunaren onura baino kaltetzat ikusi izan dut. Horregatik bere iritzi ta jarrera batzuk ez zaizkit gehiegi gustatu izan. Baina oraingoan, elkarrizketa hau oso interesgarria iruditu zait. Bai kazetariaren aldetik, egindako galderak eta planteamendua oso interesgarria iruditu zaidalako, eta bai elkarrizketatuaren aldetik ere. Emandako erantzunak interesgarri egin zaizkit eta bere azalpenak ere gustatu zaizkit. Gainera hausnarketarako bidea zabaldu didate bere hitzek. Beraz, esan nahi nuena hauxe zen, sorpresa atsegina hartu dudala Joseberen elkarrizketa ikustean aspaldiko partez!

    • Ez dut oso ondo ulertzen zuk non ikusten duzun Josebe enbrismoaren bultzatzaile gisa, eskertuko nizuke adibideren bat ematea. Egia da feminismo erradikal baten diskurtsoa erabiltzen duela, baina horrelako hitzak ezinbestekoak iruditzen zaizkit gaur egungo kontestu sozial eta politikoa ulertzeko. Mugimendu feminista asko eta asko azalean geratzen dira eta ez dute benetako arazoa zein den argi eta garbi azaltzen; sakondu gabe, hankamotz geratzen dira. Joseberen hitzek, aldiz, oso ondo azaltzen dute zein den arazoaren mamia eta zein neurritan garen inkontzieteak gertatzen ari den guztiarekiko.

  • Joba, ze ona! Ikeragarri gustau zat
    Zorionak ZuZeukoei, eta zorionak Joseberi.
    Edarra

  • Marina Landa 2013-01-24 19:36

    Nahiz eta guztian bat ez etorri, aitortu behar det oso interesgarria dela Joseberen diskurtsoa. Biba zu!

  • Uste dut futbolarekin oker dabilela Josebe, maskulinitatearena ukatu gabe, beste hainbat gako baititu bere baitan futbolak.. gainontzekoan txapo!

  • Oso ona elkarrizketa! Asko gustatzen zait Joseberen diskurtsoa, ta funtsezkoa iruditzen zait gure kontestu soziala ulertu ta berbideratzezko. Sakontzen uzten diotenean, brutala! Sekzio bat eman beharko liokete, lasaitasunez azal dezan bere pentsamendua, arrazoi eta errealitatez kargatutako pentsamendua. Hain beharrezkoa egunotan… Mila esker Zuzeu ta mila esker Josebe plazer honengatik ta itxaropena zabaltzeagatik…

    • Itxaso, hemen mundu guztiak dauka bere “sekzioa”. Aski da blog bat norberarentzat eskatu eta jendetasunez eta euskaraz idaztearekin.

  • Oxandabaratz 2013-01-26 15:49

    Ni gauza batzuetan ados nago Joseberekin, beste batzuetan ez. Hori bai, norbaitek “feminismo erradikala” aipatu du. Ez nuke nik hori esango, izan ere Iturriotzen diskurtsoa “generoaren dekonstrukzioa” da (edo hala ulertu dut nik), eta feminismo erradikalarena generoa eraikitzea zen, hau da genero ikuspuntutik zuten munduaren ikusmoldea. Besta gauza bat da zenbait gauzetan (adibidez lesbianismoa balio “politiko” (“politiko” era lausoan) bezala hartzean) korronte horretatik edan izana.

    Baina beno, hau nire iritzia besterik ez da, izan ere ez naiz esperto bat, eta agian hanka ederto sartu dut…

  • Sentitzen dut iritzi orokorraren aurka jarri beharra, baina niri izugarri aspergarria iruditzen zait dagoeneko emakume hau. Ze rollo errepikakorra daukan. Beti kontu berari bueltak ematen, egia esateko lau katuri bakarrik inporta zaiena. BERRIAn idazten hasi zenean aurreneko zutabea irakurri nuen, bigarrena ez nuen bukatu, eta ondoren noizbehinka saiatu naiz eta monotematika dela konturatu naiz. Paso. Nire ingurukoen artean bederen, iritzi orokorra da. Diputazioarentzat ari dela jakitean, flipatu egin dut. Kontutik bizi den beste bat.

    • Donostiarra 2013-01-28 10:32

      Ertz batean Munilla eta beste puntan Josebe Iturrioz, eta erdian eguneroko ogia irabazi behar duen jendea, bi friki hauen txorradak entzuten. Eta holakoak, pila bat. Gainera, gure zergetatik bizitzen. Unibertsitatean badaude berrehun ikertzaile inork elkarrizketarik egiten ez dietenak, eta hauei mila buelta ematen dietenak. Baina nola show gizarte bihurtu geran…

      • Badakizue, sikiera, “zergatik ari den Diputazioarentzat”? Zer den eskuartean daukaten proiektua? Medioez aparte, zer lan egiten duten, zer bultzatu nahi duten …

  • Neri ere oso astuna egiten zait neska hau. Sentitzen dut, baña telebistan azaltzen denean kanalez aldatzen dut.

    • Donostiarra 2013-01-28 15:52

      Gainera, gauza bat da astuna egitea, eta beste bat gure zergetatik bizitzea. Ez dauka Diputazioak dirua zertan gastatu hoberik? Zertaz ari da aholkuak ematen emakume hau? Zenbat transexual dago Gipuzkoan: dozena bat? Honen arabera, Diputazioak ehundaka aholkulari musulman eduki beharko lituzke. Baina, klaro, oso modernoa geratzen da holako friki bat nominan edukitzea. Patetikoa.

      • Argumenturik gabe eta deskalifikazioekin jarraitzen duzu, Donostiarra. Kritikatzen duzu diputazioa, aholkularia, bere lana, ala dena batera? Zer da ez zaizuna ongi iruditzen, diputazioak aholkulari bat edukitzea gai honen inguruan, ala aholkulari hau edukitzea?

  • hemen ere, futbolean bezala, edonork daki gehiago honetaz entrenatzaileak berak baino…en fin…tristea da ikustea feminismoa bezalako diskurtso aberats eta anitza, plazaratzen hasi eta hara non ez duen inork feminista erreferenterik ezagutzen…bat mediotan azaldu, B_A_K_A_R_RA! eta denen jomuga bihurtzen da…kurioso da bai…ta ezagutzen duzuen bakarra tutik jakin gabe kritikatzen….tipa fina eta langilea da eta herri honetan feminsimoaren behar handia dugu oraindik! eSKERRIK ASKO zUZEURI ELKARRIZKETA HAU ARGITARATZEAGATIK!

  • Oxandabaratz 2013-01-28 19:27

    Nik ez dut ulertzen Kepa eta Donostiarra eztabaidakideen kritika. Ondo iruditzen zait Iturriotz “astuna” edota “monotematikoa” dela esatea, azken finean hori gustu edota inpresio pertsonalak dira; eta ondo ikusten dut ere bai Iturriotz “muturrekoa” dela uste izatea; izan ere ideologia guztiak dira eztabaidagarriak (edo kritikagarriak) eta bat bera ere ez da pieza batekoa, feminismoa barne eta Josebe Iturriotzek defendatzen duen femenismoaren adarra barne. Ondo da, kritika horeik legitimoak dira.

    Baina ez dudan ulertzen da Aldundian lan egitearren dagoen pin-pan-pun hori, “zergetaz bizi dela” edota “kontutik bizi dela”. Hori bada sektore publikoaz duzuen ideia, en fin, Raxoi eta enparauak pozik egongo liratekeen. Sektore publikoko denak “kontutik bizi diren alferrak” ote dira edo iturriotz bakarrik? Lehena bada erantzuna, orduan pribatuko denak “enpresariei esker” bizi dira eta eskerrak eman eta eman egongo beharko dira? Bigarrena bada erantzuna, esango al duzue zergatik Iturriotzek gipuzkoarren zergen diruak xahutzen dituen? Donostiarrak aipatu du dozena bat transexuali aholkuak emateko ez dela beharrezkoa; zinez uste dut Iturriotz berdintasun teknikaria den heinean dozena bat pertsona baino gehiago eta ez transexualak bakarrik izango dituela bere ardurapean. Zein kritika demagogiko da hori?

  • Illuminati hutsa Josebe hau, q ya no nos las colais