Asteburu honetan: Hanburgesa makrobiotikoa

Asteburu honetan: Hanburgesa makrobiotikoa –

Hanburgesa makrobiotikoa

Asteburu honetarako, egun hauetan praktikan jartzen ari garen makrobiotika munduko hanburgesa makrobiotikoa RZ dakarkizugu, bageneukan gogoa egia esateko. Aukera ezberdinak daude haragirik gabe hanburgesak egiteko, eta hemen guri asko gustatu zaigun bat, aurretik dauzkagun barazki sobrak erabiliz egingo duguna, arroza eta azukiekin batera. Errazadenak txundituta uzteko, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko … Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • tipula
  • azukia (aurretik egina)
  • arroza (aurretik egosia)
  • barazkiak (sobratutakoak)
  • tamaria
  • irin integrala, zenteno edo espelta
  • oliba olioa
  • gatza

Hanburgesa makrobiotikoaErrezeta

  1. Tipula zatitu eta zartagitik pasa.
  2. Hanburgesa egiteko aurretik egindako arroza, azukia, barazki sobrak, zartagitik pasatako tipula nahastu bowl batean, tamaria bota, eta guztia eskuekin ondo nahastu bola handi bat egin arte.
  3. Bola handi hori lau zatitan banatu eta zati bakoitzari hanburgesa forma eman.
  4. Irinetik pasa eta frijitu.
  5. Nahi duzun hanburgesa edo ogitartekoa egin.

Kasu!

Tomato krema erabili dezakegu ketchup gisa.

Aurreko eguneko barazki sobrak, porru, kalabaza, kalabazina edo halakorik dugunean egiteko oso gomendagarria.

Azukiak beharrean, babarrunak, dilista edo lentejak ere erabili daitezke.

Makrobiotika yin eta yang izeneko printzipioan oinarritutako elikatu eta bizitzeko modu bat da, yin eta yang elikagaiak bereizten dira, hotzak eta beroak, eta horien arteko oreka bilatzen da ongizatea eskuratzeko. Bereziki zerealak eta horien artean arroza lehenesten ditu, orekarako beste barazki eta labore naturalak erabiliz. Makrobiotika George Oshawa japoniarrak (1893-1966) landu, aurkeztu eta eman zuen aditzera.

Akaso!

Errezeta beganoak hemen …

Hanburgesa makrobiotikoa

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Seitan pizza

Asteburu honetan: Tomato krema

Asteburu honetan: Ketchupa etxean egina

Asteburu honetan: Ahuakate, indioilar eta fruitu lehor sandwich-a

Asteburu honetan: Oshawa ogia edo Oshawa pastela tipularekin

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Hanburgesa makrobiotikoa

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!