Asteburu honetan: kultura eta barazki menestra
Asteburu honetan: Barazki menestra errezeta –
Asteburu honetan, Durangoko euskal kultura menestraz gainera, barazki menestra ere badakarkizugu, barazki menestra RZ tipikoa hain zuzen ere, amonaren errezetatatik berreskuratua, egun hauetako hotzak kentzeko bikaina, aproposa ama eta izeba bisitan datozenerako eta oso ondo jaten duzula ikusi dezaten, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- olioa, salda
- urdaiazpiko txikituak
- txanpinoi zatituak
- tipulina, tipula
- patata frijituak
- ilarrak, babak, lekak
- azak, zerba, letxuga, espinakak, alkatxofak
- azenarioak
- zainzuriak
- arrautzak
…
Errezeta
- Jarri olioa lapiko batean eta tipula eta urdaiazpiko txikituak sueztitu. Gehitu ilarrak eta tipulinak, salda bota eta utzi ordu erdi egosten. Gehitu txanpinoi zatituak eta patata frijituak.
- Batetik lekak eta azenarioak egosi, eta bestetik babak. Dena lapikora bota eta egosi beste pixka batean.
- Barazkiak (espinakak, letxugak, azak, zerba orri-mamiak…) eta arrautzak. Bolak egin eta arrautza-irinetan pasatu. Alkatxofak ere pasa daitezke arrautza-irinetatik nahi izanez gero. Zainzuriak gehitu.
…
Kasu!
“Potoko garaiko barazkien menestra” egin genueneko bideoa
…
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Urruneko geure Aitonak gustokoago du barazki entsalada RZ …
Barazki menestra
Errezeta gehiago …
Asteburu honetan: Orburu ‘txips’ak eta orburu egosiak errezeta
Asteburu honetan: Kalabazin txalupak otarrainxka eta ziazerbaz beteak
…