[#Podcastfilia] Podcastak Pulitzer sarietan

[#Podcastfilia] Podcastak Pulitzer sarietan –

Pulitzer Sarien Batzordeak jakinarazi du audio kazetaritza onenaren kategoria gehituko dutela 2020ko edizioan. “Ez fikziozko storytelling-ak izan duen pizkundearen errekonozimendu” gisa aurkeztu dute sari berria.

Dana Canedy  Pulitzer Sarien kudeatzailea

[#Podcastfilia] Podcastak, Pulitzer sarietanBikaintasuna estimulatzeko helburua duen saria da Pulitzer, 1917tik banatzen dena, Joseph Pulitzer kazetariaren nahiz, Columbiako Unibertsitatearen eskutik. Estatu Batuetako hiritarrei dago zuzenduta, salbuespen batzuk medio.

Urteetan zehar kategoriak aldatzen joan dira, garaian garaikora egokituz, Pulitzer-ek berak testamentuan garbi adierazi moduan. Hala eta guztiz ere, kazetaritza eraldatze prozesu bete-betean egonik ere, 2007tik ez dute izendapen berririk txertatu. Alegia, jakinarazi berri duten audio kazetaritzarena da izendapen berriena azken 12 urteotan. Gaur gaurkoz, 14 kategoria bereizten dituzte kazetaritza lanetan -15 izango dira hemendik aurrera-; 7 letra, antzerki eta musikan eta sari bat aipamen berezietarako dago aurreikusita. 2020ko edizioan emango dute audio kazetaritza onenaren saria eta apirilean jakinaraziko dituzte finalistak. Lehen kritikak iritsi dira: zergatik ez dituzte orain arte audio bidezko kazetaritza egiten aritu diren irrati piezak saritu?

[#Podcastfilia] Podcastak Pulitzer sarietan

ZuZeu Podcasteko esataria eta erredakzioko kidea. Bipareta saioa zuzentzen dut, entzungai zure audio plataforma kuttunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude