Asteburu honetan: Untxia saltsan amonaren erara
Asteburu honetan: Untxia saltsan amonaren erara –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz… Gaurkoan amonaren untxia saltsan RZ dakarkizugu, oroitzapen eta gozamen goxo asko eta aproposa ama eta izeba bisitan datozenerako, prestatzeko erraza, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
Osagaiak
- untxia (kilo bat)
- gatza
- olioa
- tipula bat
- bi baratxuri
- perrexila
- irina
- salda edo ardo zuria
…
- Moztu untxia pusketan, bota gatza eta frijitu.
- Olio berean frijitu xehatutako tipula bat, bi baratxuri hortz, baratxuria eta perrexila.
- Dena doratzen denean, gehitu irin goilarekada bat, doratu dadila, eta eman bueltak egurrezko goilare batekin erre ez dadin.
- Gehitu salda edo ardo zuria, eta irakin dezala tarte batez.
- Pasa saltsa pasadoretik, eta bota untxiari.
- Utzi egosten 45 minutuz samurra egon arte eta zerbitzatu.
…
Kasu!
Untxia, konejua edo lapina, Leporidae familiako zenbait espezieren izen arrunta da, mundu osoan bizi direnak. Etxe-untxia edo mendi-untxia (Oryctolagus cuniculus). Europako untxia da, Oryctolagus genero monotipikoko espezie bakarra… Ugaztun karraskaria hauek, erbiaren antzekoak dira baina hura baino txikiagoak, asko ugaltzen dira…
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
…
Urruneko aitonen erara…
Untxia saltsan amonaren erara
Errezeta gehiago …
…