4 pentsamendu “Eta iustitiazco fructua”-ri buruz

  • iustitia = justicia hitzac bi ahosquera egoqui ditu naffarreraz /justizia/ eta /jüstizia/.
    fructu /fruktu/ eta fruitu guztiz synonymo dirade.
    Adeitsuqui

  • https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=sarreraIkusi&Itemid=413&lang=eu&id=179510

    LOGALEAK ERAMAN (SP, Dv). “Logaleak narama, l’envie de dormir m’emporte” SP. “Logaleak nindaraman, l’envie de dormir m’emportait” Dv.

    Orotariko Euskal Hiztegian dagertza narama eta nindaraman adizki ederrok.

    Akademiak narama eta nindEraman. E inoxente honek eskema osoa pikutarat bidaltzen du.

    narama: soy llevado por alguien o algo, es decir, alguien o algo me lleva

    nindaraman: era llevado por alguien o algo, es decir, alguien o algo me llevaba

    NINDARAMAN luze honetatik *NENRAMAN letorke (ia ia ahoskaezina N osteko R bigunagatik), zeinagatik NERAMAN forma laburra sortu baita.

    Egun:
    neraman = yo lo llevaba
    eta
    neramatzan = yo los llevaba

    Hau ez da NOR-NORK, NORK-NOR baino.

    Hala ere, NERAMAN ikusia dut NOR-NORK zentzuan, NINDARAMAN adizkiaren esannahiaz, alegia.

    Halaber gertatzen da Bizcai aldean, non egun NEROAN bikoitza daukagun:

    NEROAN
    1. neraman
    2. ninderaman

    NINDAROAN luzea, zorionez, googlen topatu dut hiru aiputan.

    EKARRI aditzak hiru forma aurkezten dituen bitartean:

    nindakarren
    nenkarren
    nekarren

    ERAMAN / EROAN aditzak bi:

    nindaraman = nindaroan
    neraman = neroan

    NOR-NORK edo NORK-NOR izaerak nahasten dira. Eta badirudi hasiera hasieratik gertatzen dela hau, NINDUEN adizkiaren erabilerak erakusten duenez:

    ninduen = nenduen = neuen = nuen

    Euskara akademikoan:

    ninduen NOR-NORK
    nuen NOR-NORK

    Argi daukat euskal aditza ongi irakatsi behar dela, hau da, orain arte ez bezala.
    Orotariko eta orotarako euskararen alde!

    Adeitsuki

  • Itxaro Borda eta Xabier Amuritza idazleengan

    nindEroan

    aurkitu dut.

    nindEroan eratua nindEraman erarat.

    DAROA edo DARAMA erabiltzen dakien batek erraz lortzen ahal ditu

    ninDAROAn eta ninDARAMAn

    adizkiak.

    DAROAZ eta DARAMATZA pluraletarik:

    ginDAROAZan eta ginDARAMATZAn

    adizki zahar eta guztiz erregularrak.
    Hauek NORK marka har dezakete:

    ninDAROAZUn
    ginDAROAZUEZan
    e. a.

    Egun ez dira irakasten nik aurkezten dizuedan sistema hiper erraz honen arauera. Euskaldunek, beraz, ez dituzte ikasten erosoki. Soil soilik azterketetarako ikasten dituzte eta gero ahantzi. Erdizka ikasten dute, zeren ohiko sistema abstraktuegia baita eta adizkiak ia ia memoriza eta automatiza ezinak edo gaitzak.
    Akademiak arrapaladan finkatu zituen aditz sintetikoak, eta geroztik minutu bakar bat ere ez diote dedikatu kuestio hauek berraztertzera eta ikertzera.
    Mila eta milaka ordu dedikatu diot nik tema honi, eta azkenik zeinen erraz diren deskubritu. Orotariko euskara noizbait orotarako euskara izan dadintzat.
    Nire irakurle batzuek hala adierazi didate.
    Adeitsuki

  • Adiskide on batek esan dit ezen Debagoieneko Eskoriatza inguru hortan berak entzun dukeela NINDAROIEN adizkia. Eta iruditzen zaiola hiru esannahi hauekin datekeela:

    ninderaman: ni hark
    ninderamaten: ni haiek
    eta
    neraman: nik hura

    Zuzen al da adiskide hau?

    Baten batek hau konfirma diezadake?

    josulavin@gmail.com

    Mila esker!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude