Mutil-dantza ez baztertzaileak eta feministak aldarrikatu ditu Plazara Dantzarak

Mutil-dantza ez baztertzaileak eta feministak aldarrikatu ditu Plazara Dantzarak –

Kattalin Agerrek Dantzan.eus atarian.

Mutil-dantza ez baztertzaileak eta feministak aldarrikatu ditu Plazara Dantzarak
Mutil-dantzak Elizondon, 2018. Argazkia: Maite Irizar.

Udako festen atarian Baztango mutil-dantza kontra-programatu baztertzaileen aurkako mezua kaleratu du Plazara Dantzara taldeak eta festak denok elkarrekin dantzan, inolako bereizketa eta bazterketarik gabe, igarotzeko garai eta espazioak direla aldarrikatu dute. Hemen argitaratu duten oharra:

Behar bezalako bestarik gabeko bi urte luzeren ondotik, itzuli dira elkarrekin ospatzeko bestak, herria elkartzeko eta inguruko herrietako jendearekin elkarrekin egoteko.

Jakin badakigu elkarrekin erraten dugularik, denendako erran nahi dugula, bereizketarik eta bazterketarik gabeko besten kontu ari garela. Erasorik gabe eta libre ibiltzeko bestak.

Guri dagokigunez, mutil-dantzak izan dira borroka gunea, eta horrekin batean Baztanen hondar urteetan dantza parekidea eta librea paratu ditugu erdigunean. Lortu dugula ere erraten ahal dugu, azkeneko urteetan ez delakoz mutil-dantza baztertzailerik programatu herrietako bestetan.

Zorionez programatu ez, zoritxarrez, kontra programatu bai. Baztango Mutil-dantzariak taldeak Elizondoko bestetan mutil-dantza baztertzailearen saio bat edo gehiago kontra-programatu baitzuen. Elizako eremuan segitu dute beren bazterketa gauzatu nahian. 2019an dantza hartan sartzea erabaki genuen, eta emakumeak mutil-dantzetan onartzen ez dituen gizon taldeak, gurekin dantzan segitu zuen. Kontra-programazio hauek urteetan Baztango emakumeak sufritutako bazterketaren azkenengo erakusle dira. Bazterketa betikotzeko azkenengo saiakera, plaza parekidea ez onartzeko azkenengo temazukeria.

Honen aitzinean segituko dugu herritar guztiak herriko plazetara gonbidatzen. Batzuk bazterketa betikotu nahi badute ere guk herritarren arteko aniztasuna, askatasuna eta berdintasuna betikotu eta ospatu nahi ditugu.

Mezu honekin adierazi nahi duguna da, guk feminismoan lanean segitzen dugula,  eta gero eta argiago dugula ez dugula bazterketa bakar bat ere onartuko denendako diren bestetan, ez bertze inon ere.

Iruritako eta Berroetako bestetan gozatu dugun bezala, goza dezagun gure kulturaren parte diren mutil-dantzetan plaza guzietan.

  Plazara Dantzara

Mutil-dantza ez baztertzaileak eta feministak aldarrikatu ditu Plazara Dantzarak

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

3 pentsamendu “Mutil-dantza ez baztertzaileak eta feministak aldarrikatu ditu Plazara Dantzarak”-ri buruz

  • Feministak, benetan, ze astunak zareten!!!!!

  • Feminismoren izenean tradizioak txikitzen…

  • Ez nuen besterik espero iruzkinetan eta ez naute defraudatu. Hara, tradizioaren izenean goibel zabiltzatenoi mezua. Hainbat dantza emakumeek bere gain hartu izan ez balituzte, desagertuta leudeke aspaldi, mutilek dantza egiteari utziz geroztik, XX. mendean. Gipuzkoan egiten diren arku dantza guztiak, gaur egun emakumeek dantzatzen dituztenak, mutil dantzak ziren duela 100 urte, eta anatema zen emakumeak dantzan ikustea (igandeko baileetan soilik dantzatzen zuten emakumeek, ez “tradizionalean”).
    Orain, kexatu neskek uztai-dantza dantzatzen dutelako, eta feminismoari bota errua. Ez okurritu gero zuen alabei euskal dantza tradizionala erakusterik, eh. Tradizioa babestu, beti.
    Ezjakin ingorante kuadrilla galanta zarete. Emakumeek hartu ez balute, euskal dantza tradizionala hila legoke Gipuzkoan eta Bizkaian. Zuen betiko “feminista hostiak” kexu aspergarria asmatu aurretik. Baztango mutil dantzek ere, urteetan beherakada nabaria izan dute. Hobe hil, emakumeei parte hartzea zabaldu baino. Zer den ergelkeria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude