Asteburu honetan: Sangria
Asteburu honetan: Sangria –
Festa frexko gogoz bazabiltza hona beste edateko RZ bat zeurekin konpartitzeko, Sangria edariaren RZ hemen gaur dakarkizuguna, denak txundituta uzteko, ligatzeko ere bai…
Segi gozo, segi fin, uda ona pasa eta on egin!
…
Osagaiak
…
Errezeta
- Errezeta hau egiteko lehen pausoa pitxer eder batean ardo botila hustutzea.
- Laranja eta limoi puskak gehitu, baita izotz mordoa ere eta hori dena zurezko koilara batekin nahasi edo astindu batzuk eman. Orduan azukrea, laranja eta limoi zukua erantsi eta beratzen utziko dugu dena minutu batzuetan.
- Minutu batzuk pasatuta, moskatela gehitu, indarrez nahasi eta fresko-fresko edango dugu, kontu pixka batekin sekulako atxurra ez harrapatzeko.
- Zerbitzatu.
…
Kasu!
Ardoa garratza den edo ez den, horren arabera azukre gehiago edo gutxiago eman. Azkenean, sangria probatu azukrez ongi dagoen jakiteko. Eta ahalik lasterrena zerbitzatu.
Berriro aipatu, fresko-fresko edango dugu, kontu pixka batekin sekulako atxurra ez harrapatzeko…
Europako Parlamentuak 2014ko urtarrilean sangria etiketa erabiltzeko Espainian edo Portugalen ekoiztu behar izan zela erabaki zuen.
…
Akaso!
SangriaRZ
Errezeta gehiago …
…