Asteburu honetan: Arrozesne pattarra

Arrozesne pattarra asteburu honetan –

Asteburu honetan: Arrozesne pattarra

Pattarrak RZ sailtxo hau jarraituz, gaurkoan berezia eta exotikoa dirudiena baina euskaldunon artean aspalditik dabilen Arrozesne pattarra RZErraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin konpartitzeko, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • 900 g esne
  • 900 g esnegain likido
  • 200 g arroz
  • 300 g azukre
  • 10 koilarakada kanela pattar edo uxuala
  • Kanela txotx txiki bat

Arrozesne pattarraErrezeta

  1. Esnea eta esnegaina kazola batean sartu eta irakiten jarri su motelean.
  2. Lehenbiziko borborrak hasi eta berehala, azukrea, arroza eta kanela txotxa gehituko ditugu, eta beste 20 minutuz utziko dugu irakiten, baina ez indar handiz.
  3. Denbora hori iraganik, nahastura epeltzen utziko dugu eta iragazkitik pasatuko dugu.
  4. Azkenik, pattarra eman eta hozkailuan sartuko dugu freska dadin.
  5. Botilatu egin genezake. Hozkailuan 3 bat egun iraungo du.

 

Kasu!

Hozkailuan 3 bat egun izan, ez gehiago! Egun gehiago pasatuz gero, esnekia mingortzeko arriskua dago eta, jakina, pattarra galaraztekoa.

 …

Akaso!

Etxean egindako Baileys-a agian?

Arrozesnepattarra

Errezeta gehiago … eta festa!!

Asteburu honetan: Esne merengatu pattarra

Asteburu honetan: Kakahuete pattar krematsua

Asteburu honetan: Hur eta kakao pattarra

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Arrozesne pattarra

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!