Asteburu honetan: Lekale pastela

Asteburu honetan: Lekale pastela –  

Asteburu honetan: Lekale pastela

Oporretan izan gara, bizitzeko eta jateko era ezberdinak ezagutuz eta errezeta berriak ikasiz pasa dugu abuztua. Besteak beste, Makrobiotika mundua eta printzipioak ezagutzen hasteko aukera izan dugu, eta RZ sorta bat ekartzea pentsatu dugu kurtsoa hasteko.

Makrobiotika yin eta yang izeneko printzipioan oinarritutako elikatu eta bizitzeko modu bat da, yin eta yang elikagaiak bereizten dira, hotzak eta beroak, eta horien arteko oreka bilatzen da ongizatea eskuratzeko. Bereziki zerealak eta horien artean arroza lehenesten ditu, orekarako beste barazki eta labore naturalak erabiliz. Makrobiotika George Oshawa japoniarrak (1893-1966) landu, aurkeztu eta eman zuen aditzera.

Gaurko Lekale pastela RZ eitb-ko Txoriene saioan Gorka Gereño sukaldari makrobiotikoak egin zuen eta hemen dakarkizugu hasteko, erraz-errazadenak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko

Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • lekaleak, edalontzikada bat 500 g (gure kasuan azukiak)
  • oloa 100 g
  • 2 arrautza
  • gari irin integrala, 2-3 koilarakada
  • sesamoa

 

Errezeta

  1. Azukiak oloarekin nahastu eta 10 minutu beratzen utzi.
  2. Arrautzak irabiatu, sesamoa bota eta gero, azukiekin nahastu.
  3. Bi osagaiak ondo nahastu, ore bat sortuz.
  4. Bukatzeko, labean sartu 15 minutu (170ºc).

 

Kasu!

Kontsumitzeko orduan, lagungarri gisa erabili ditzakegu, molde batekin forma eman eta moztuz. Kiolaria izanez gero, barrita energetiko gisa kontsumitzeko ere gomendagarria da.

 

Akaso!

 

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Amonaren arrain budina

Asteburu honetan: Patata pastela

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: lekale pastela

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!