Asteburu honetan: Kuiatxo edo kalabazin eta alberjinia albondigak edo almandrongilak
Kuiatxo edo kalabazin eta alberjinia albondigak edo almandrongilak –
Hemen dakarkizugu asteburu honetarako oso gustoko dugun RZ goxo hau, kuiatxo eta alberjinia albondigak (edo almandrongilak) errezeta, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozenean, ligatzeko ere bai agian…
Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- ogi birrindua
- arrautza bat
- Gatza
- Piper beltza
- Perrexila
- Olioa
- 100 gr tipula
- 500 gr kalabazin
- 500 gr alberjinia
- baratxuri ale bat
- 2 tomate
…
Errezeta
- Jarri tipula eta baratxuria zartagin batean olio beroarekin, su motelean. Kalabazinak moztu, zuritu eta berenjena ere zati txikitan moztu.
- Tipula eta baratxuria gorrituta daudenean, gehitu kuiatxo edo kalabazina eta berenjena, 20 minutuz salteatu.
- Gehitu tomateak eta izan hor ura lurrundu arte, gehitu irabiatutako arrautza eta bost koilarakada ogi birrindu.
- Nahastu dena, bolak osatu eta ogi birrindutik pasa.
- Frijitu olio beroan.
- zerbitzatu…
…
Kasu!
- Kuiatxo edo kalabazina eta alberjinia. Gozoak eta osasuntsuak.
- Almandrongilak … – Hasier Etxeberria
- eibar.org/sarasua/almandongilak
…
Akaso!
Kuiatxo oedo Kalabazin eta alberjinia albondigak almandrongilak
…