Asteburu honetan: Kalabaza talo pizza

Asteburu honetan: Kalabaza talo pizza –

Kalabaza talo pizza

Kalabaza talo pizza makrobiotikoa RZ dakarkizugu gaurkoan. Talo eta pizza zaleak izanik eta makrobiotika mundua eta printzipioak ezagutzen hasteko aukera izan dugularik, hasitako makrobiotika RZ sortarekin darraigu, errezeta errazakdenak txundituta uzteko primerakoak, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • arto irina
  • gatza
  • ura
  • olioa
  • dozena bat intxaur
  • kalabaza
  • tipula
  • tamaria

Errezeta

  1. Taloa egin. Bowl batean irina eta gatz pixkat jarri, nahastu eta erdian zulo bat egin, bertan ura bota eta nahasten joan masa egin arte. Masa hartu eta bola forma eman, bola bakoitza txapaldu talo fiorma definitboa eman arte.
  2. Zartagi batean buelta eta buelta taloa egin.
  3. Bitartean beste zartagi batean, olio pixka batez tipula xerratan frijitu su ertainean. Pixka bat egin denean gatza geitu eta aurretik xerratutako kalabaza geitu.
  4. Utzi egiten 10-15 minutu zartagia apurtxo bat mugituz.
  5. Azken unean tamari pixka bat bota eta amaitzeko intxaurrak geitu.
  6. Guztia taloaren gainean bota eta zerbitzatu.

Kasu!

Base bezala erabili daiteke eta kalabazaren ordez nahi duzuna geitu, adibidez: kalabazina, porrua edo lekak.

Akaso!

Talo masa tradizionala nola egin: 

Loramendi elkartearen eskutik, Karmele Ilarduia, Jobita Artabe eta Karmele Unzuetak talo masa nola egin erakusten … Egun batetik bestera ikastea ezinezkoa da, eta sarritan egin beharra dago ongi ikasteko.

 

Ttakun kultur elkartearen eskutik 3 talogile esperimentatuk modu errazean taloak nola egin azaltzen …

 

Argiñano talos variados egiten …

Kalabaza talo pizza

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Kuia edo kalabaza krema

Asteburu honetan: Artatxiki pastela

Asteburu honetan: Oshawa ogia edo Oshawa pastela tipularekin

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Kalabaza talo pizza
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude