Asteburu honetan: Barazki erreak

Asteburu honetan: Barazki erreak

Asteburu honetarako beste errezeta bat,  aproposa, betiko sukaldearen adibide osasuntsu bikaina. Barazki erreak garaiko barazkiekin egitea komeni da zaporeak eta testurak hoberenak izateko. Adibide honetan, irailean topa daitezkeen barazkiak egiten dira, baina, esan bezala, garaian garaikoekin egin dezakezu. On egin!

Barazki erreak

Asteburu honetan: Barazki erreak

Asteburu honetan: Etxeko torrada edo torrijak

Osagaiak:

  • 2 Tipula
  • Piper gorri bat
  • 2 Aberjinia
  • 2 Kuiatxo
  • Baratxuri buru bat
  • Oliba olioa
  • Sagar ozpina
  • Gatza

 

Errezeta:

  1. Barazki guztiak baratxuria izan ezik, uretan garbitu. Tipulak zuritu eta baratxuri burua erdibitu (atal guztiak erdira egiten dituelarik).
  2. Labea 180 gradutan berotu.
  3. Bero dagoenean, barazkiak gatzatu, olioztatu eta osorik dauden moduan labean erre guztiz egiten diren arte. 40 minutu inguru.
  4. Labetik bero ateratzen diren momentuan, ozpin koliarakada txiki batekin busti, baratxuria atera eta zilar paperarekin tapatu bandeja 10 minutuz.
  5. Baratxuriaren mamia atera eta katilu txiki batean oliba olio goilarakada bat gehituta, krema egin. Baratxuri erre “ali-oli” moduko bat lortu arte.
  6. 10 minutu horien ostean barazkiak zuritu eta baratxuri krema eta oliba olio gordinarekin zerbitzatu.

 

Kasu!

Ia mota guztietako saltsa ezberdinek balio dute. “Romesko” erakoa ere oso aproposa da horrelakoak laguntzeko, Katalunian ohikoa dena.

Plater honek ere, lagungarri edo guarnizio moduan joka dezake, edozein arrai edo haragiren laguntzaile.

On egin!

Asteburu honetan:…

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Patata errioxarrak

Asteburu honetan: Pizza, tomate, mozzarela, albaka eta antxoilekin

Asteburu honetan: Barazki erreak

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!