Asteburu honetan: Ketchupa etxean egina

Ketchupa etxean egina –

Asteburu honetan: Amonaren Krepak

Tomate helduak aprobetxatzeko errezeta erraza asteburu honetan dakarkizuguna, Tomate ketchupa etxean egina RZ,  denak txundituta uzteko primerako errezeta top horietakoa, lagunekin gozatzeko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko, konfinamenduetarako

Animo, segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Tomate heldu-helduak, 2 kg
  • 3 tipula eder, txiki-txiki eginda
  • 2 baratxuri ale
  • Oliba olioa
  • 3 koilarakada azukre
  • Sagardo-ozpina, 5 koilarakada
  • Koilarakada handi bat ezti
  • 2 kumino pikor
  • 2 piperbeltz pikor
  • Iltze usaintsu bat
  • 100 g gurin
  • Gatza

 …

Asteburu honetan: Ketchupa etxean eginaErrezeta

  1. Kazola batean, azukrea eta eztia jarriko ditugu, su motelean, karamelu itxura har dezan, baina erre gabe. Orduan, agudo, ozpina gehitu; pixka batean lurrundu dadin utzi eta ongailuak eta gurina erantsiko ditugu.
  2. Berandu gabe, hondoan itsatsi eta erre ez dadin, tipula xehatua eta baratxuria sartu, baita oliba olioa ere, zorrotada polit bat. Gatza eman eta su motelean utziko dugu oraingoan, tipula eta baratxuria 45 bat minutuz axaletik frijitu daitezen.
  3. Denbora pixka bat pasatuta, tomate helduak bota, garbitu eta zatitu ondoren. Egos daitezela, oso mantso, su motelean, pare bat orduz edo ur gehiena lurrundu eta murriztu arte. Gazitu eta, sobera garratz baldin badago, azukre edo ezti pittin bat gehitu.
  4. Horrela utz genezake, naturala, edo pure-egitekotik pasatu finago geldi dadin, baina orduan berriz irakiten eduki beharko genuke lehengo kolore gorria hartzeko berriz.

Kasu!

Gure txikiek hanburgesekin poteko ketchupa ez baizik eta guk egindakoa jartzen badute, askoz ere argiago, altuago eta politagoak izango dira… ?

Akaso!

Biberoia …

Ketchupa etxean egina

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Almandrongilak edo albondigak tomate saltsan

Tomatea

Asteburu honetan: Tomate milorriak txipiroi eta tipula goxatuarekin errezeta

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Ketchupa etxean egina

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!