Asteburu honetan: Kalabazin frijitua ganbekin

Asteburu honetan: Kalabazin frijitua ganbekin – 

Kalabazin frijitua ganbekin

Osagaiak

  • tamaina txiki edo ertaineko 2 kuiatxo edo kalabazin
  • 200 gr ganba edo otarrainxka (izoztuak aukeran)
  • baratxuria
  • limoia (zuku eta azala)
  • aneta koilaradatxo bat
  • perrexil freskoa
  • oreganoa
  • piper beltza
  • sesamoa
  • gatza
  • oliba olioa

Errezeta

  1. Kalabazina garbitu eta moztu. Moztu ilargi erdietan nahi baduzu, gero eta finago moztuta, samurragoak izango dira egosita.
  2. Baratxuria fin-fin txikitu.
  3. Berotu olio apur bat plantxan eta egosi otarrainxkak zuzenean izoztuta, su bizian. Salteatu kolorea hartzen hasi arte eta gatz eta piper pixka batekin ondu.
  4. Sutik kendu. Garbitu platera sukaldeko paperarekin pixka bat behar izanez gero eta olio pixka bat berotu eta baratxuri alea gehitu. Eman buelta batzuk azkar eta gehitu kalabazinari, su bizian irabiatuz, kolorea hartzen hasi dadin. Geitu gatza eta piperra eta gehitu limoi-azala. Sua apur bat jaitsi eta minutu batzuetan salteatu, etengabe nahastuz.
  5. Barazkiak ia prest daudela ikusten dugunean otarrainxkak berriro txertatu.
  6. Gehitu aneta, oregano pixka bat eta ondo nahasi. Geitu limoi zuku egin berri pixka bat, sesamo ale batzuk, piper beltz pixka bat eta perrexil fresko txikitua.
  7. Zerbitzatu.

Kasu!

Pasta bat laguntzeko primerako errezeta da. Zera komentatu agian, ona da beti otarrainxka izoztuak izozkailuan eskura izatea, horrelako plater azkarrak prestatzeko; Otarrainxka freskoekin askoz aberatsagoa izango litzatekeela argi dago baina izoztutakoek prezioaren abantaila eta bati inprobisatzeko aukera emango dizute. Oso praktikoak plater sinpleak aberasteko.

Akaso!

Kalabazin frijitua ganbekin

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Rabu

Asteburu honetan: Tagliatelleak otarrainxka eta txirlekin

Asteburu honetan: Ganbak baratxuritan

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Kalabazin frijitua ganbekin

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!