Asteburu honetan: Rabu

Asteburu honetan: Rabu –

Asteburu honetan: Rabu

Osagaiak

  • zezen buztana / gisatzeko haragia
  • baratxuriak
  • olioa
  • 2 azenario
  • patatak
  • ozpin apurtxo bat
  • tipula bat
  • irin goilarekada bat
  • 2 tomate goilarekada
  • ardo zuri apurtxo bat
  • ura (edo salda)
  • ilarrak
  • perrexil apur bat

rabu errezetaErrezeta

  1. Zezen buztana zatika edo gisatzeko haragia moztu zatitxoetan eta frijitu baratxuriak dauzkan oliotan.
  2. Utzi presio eltze batean.
  3. Gehitu bi azenario eta patata batzuk zatitxoetan moztuta, baita ozpin tanta batzuk ere.
  4. Haragia frijitzeko erabili den olioan doratu xehetutako tipula bat, eta ondoren su eztitu irin goilarekada batekin eta baratxuri xehatuarekin; jarraian gehitu bi tomate goilarekada eta ardo zuria.
  5. Bota salda edo ura, eta ondoren nahastu haragiarekin.
  6. Nahi bada perrexil apur bat ere.
  7. Azken momentuan jarri ilarrak.
  8. Presio eltzean prestatu ordu erdiz.

Kasu!

  • Kazola batean egin nahi izanez gero, ordu térdiz utzi egosten.
  • koñak apurtxo bat ere gehitu ardoarekin nahi baduzu.

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Urdulizko txapelketan ezin hobeto aritzeko, Roberto Etxebeste, Iruñeko Larraina jatetxeko sukaldariak, zezen-buztana pausoz pauso nola egin behar den hemen…

Errezeta gehiago …

Errezeta: Behi isatsa saltsan

Asteburu honetan: Haragi eta barazki lasagna

Asteburu honetan: Haragi xerra eta baratxuri ogitartekoa errezeta

Asteburu honetan: Amonaren haragi betea

Asteburu honetan: Txerri masailak saltsan errezeta

Larunbateko menua: Haragi fonduea

Asteburu honetan: Amonaren haragi konsomea

Kimika sukaldean: haragia (eta III). Kozinatutako haragia

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Rabu

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude