Asteburu honetan: Ilar holandar purea
Asteburu honetan: Ilar holandar purea –
Asteburu honetan Holandara goaz amonaren errezeta orrietatik bidaian Ilar holandar purea RZrekin. Denak txundituta uzteko aproposa, noiznahi jateko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- 1,5 litro ur
- Ilar lehorrak, poltsa erdia
- 300 gramo azenario
- 2 porru
- Apioaren arbi zati bat
- 200 gramo patata
- Gatza eta piperrautsa
Errezeta
- Lehenik ura irakiten jarri eta ilarrak egin, ordu erdiz; ondoren porruak eta azenarioak gehitu (baita haragia ere, nahi izanez gero), eta 20 minutuz izan sutan; amaitzeko patatak, gatza eta piperrautsa gehitu.
- Behin prestatuta dagoenean, frigoan sartu eta bertan mantendu gau oso batez.
- Hurrengo egunean ketutako saltxitxak jarri.
Kasu!
Holandan hirugiharra ere jartzen diote, eta ur gehiagoz zopa moduan ere hartzen da.
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Txiklea ere errezeta batean jarri daiteke antza…
Ilar holandar purea
Errezeta gehiago…
…