[Azalak] Francoren desobiratzea egunkarietan

[Azalak] Francoren desobiratzea gaurko egunkarietan –

Espainiako Gobernuak aspaldi iragarri zuen Franco Erorien Haranetik aterako zuela, eta atzo gauzatu zuen desobiratzea; ohi bezala, egunkariek ikuspuntu arras ezberdinekin kontatu diguten berria.

Berria egunkariak, esaterako, diktadorea “ohore frankorekin” desobiratu zutela dio, hitz joko aparta eginez (“Estatu hileta Francori”, idatzi du Jokin Sagarzazuk). Eta iritzi berekoak dira Euskal Herriko egunkari gehienak, Vocento taldekoak izan ezik; Diario Vascok, adibidez, Francoren desobiratzeak demokrazia duintzen diola dio –“La exhumación de Franco dignifica la democracia”-, eta El Correok, Gobernuak ikur frankistak debekatu zituela! –“El Gobierno impidió a la familia que exhibiera banderas y símbolos preconstitucionales”-.

Euskal Herritik landa, gehien gehien, ARA egunkari kataluniarraren azala gustatu zaigu. Eta zuri?

.

Euskal Herrikoetan

.

Gainontzekoetan

Juan Pablo Bellidoren twitter kontutik eta Kiosko.net ataritik jasotako azalak.

[Azalak] Francoren desobiratzea gaurko egunkarietan[Azalak] Francoren desobiratzea gaurko egunkarietan

ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude