Asteburu honetan: Vichyssoise, porru eta patata zopa

Asteburu honetan: Vichyssoise, porru eta patata zopa –

Pagotxa RZk - Vichyssoise, porru eta patata zopa

Asteburu honetarako, egun hauetako euriak eta hotzak konbatitzen jarraitzeko porrusalda bero bat nahiago badugu ere, Vichyssoise-aren RZ dakarkizugu gaurkoan. Vichyssoise porru, tipula, patata eta esnegainez sukaldatutako plater hotz bat da. Frantziako gastronomian ohiko platera, Vichyssoise-aren jatorria zalantzazkoa da eta badaude frantsesa eta estatubatuarra dela esaten dutenak. Edonola ere, Louis Diatek, Lehen Mundu Gerra garaian New Yorkeko Ritz-Carltonean chef zena, ospetsu bilakatu zuen mundu osoan errezeta honekin. RZ errazaparranda osterako, ama eta izeba datozenerako, eta ligatzen laguntzeko aproposa. Gozatu eta on egin! 🙂

Vichyssoise, porru eta patata zopa

Vichyssoise, porru eta patata zopa

 

Asteburu honetan: Vichyssoise, porru eta patata zopa

Osagaiak

  • Patata zurituak eta xerra mehetan zatituak, kilo erdia
  • 2 porruren alde zuria, garbituta eta patatak bezalatsu zatituta
  • Gurin koilarakada eder bat
  • Gatz zimiko bat
  • Ura, litro 1/2 bat
  • Esnegain likidoa, litro erdi bat

Vichyssoise, porru eta patata zopa

VICHYSSOISE Emi Yanez

Errezeta

  1. Eltze handi batean gurina eta porruak jarri eta hurbildu su eztira. Gatz pixka bat eman eta ezari-ezarian egiten utzi, porrua samurtu eta egin arte, baina gorritu gabe.
  2. Ura eta patatak bota gainera eta eduki egosten, patata egin arte, 20 minutuz edo. Sartu dena irabiagailu baten ontzian edo irabiagailuaren besoa sartu eltzean, bakoitzak nahi duen eran, eta indar handienean abiarazi, krema fin-fin bat lortu arte.
  3. Hoztu. Erabat hoztu denean, esnegain likidoa gehitu ”oso hotza hori ere”, eta nahasi ongi. Gatz puntua zuzendu, beste gatz pixka bat gehituz edo are piperbeltz eho berria, eta prest dago.

Kasu!

Hotza hartzen da!!! Konturatuko zinen dagoeneko baina badaezpada…

Akaso!

Alfred-ek Bruce Wayne-i Batman Returns filman vichyssoise RZ egin zionekoa…

Vichyssoise klasikoa RZ nola egin…

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Porrusalda

Asteburu honetan: Patata errioxarrak

Jatea bekatu denean

Janaria ote porno berria?

Geuria Merkatua
Asteburu honetan: Vichyssoise, porru eta patata zopa
errezetak, zopa
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude