Asteburu honetan: Amonaren gibel salteatua

Amonaren gibel salteatua – 

Asteburu honetan: Amonaren gibel salteatua

Gaurkoan Amonaren gibel salteatua RZ, oroitzapen gozoen errezeta, oso aproposa ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzen laguntzekoparranda osterako ere bai… Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • gibela kilo 1 (4 lagunentzat)
  • gatza
  • olioa
  • baratxuria
  • tipula
  • ozpina
  • ardo txuria

Amonaren gibel salteatuaErrezeta

  1. Moztu gibela pusketan eta bota gatza.
  2. Jarri olioa zartagian, baratxuri eta tipula pikatuarekin.
  3. Pixka bat doratzen denean, bota gibela eta salteatu.
  4. Azken unean gehitu ozpin tanta batzuk eta ardo txuri pixka bat.

Kasu!

Geure gibelak, gantzen digestiorako beharrezkoa den behazuna ekoizi eta jariatzen du, proteina plasmatikoen sintesian parte hartzen du, bitamina eta glukogenoaren metaketa gauzatzen du eta berebiziko funtzio desintoxikatzaile oso garrantzitsua dauka.

AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Normalean bildots edo ardiaren birikagibela eta bihotza, tipula, olo irin, hainbat belar eta espezieen nahasketaz beteriko hestebeteak dira haggis plater eskoziar famatua. Arbi-aza eta patata purez (neeps and tatties) lagundurik jaten da bonba hau…

Amonaren gibel salteatua 

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza

Asteburu honetan: Pizza, tomate, mozzarela, albaka eta antxoilekin

Asteburu honetan: Seitan pizza

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Amonaren gibel salteatua

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

2 pentsamendu “Asteburu honetan: Amonaren gibel salteatua”-ri buruz

  • Amona gajoa…

  • Amonamantangorri 2022-05-02 02:29

    Gibelari zapore azkarra kentzeko, minutu batzuk esnetan edukitzea gomendatzen da eta ondoren urarekin garbitu.
    Niri txikitan izugarri gustatzen zitzaidan; orain gutxiago.