PAI: legea bihurritu

PAI: legea bihurritu –

PAI: legea bihurrituAtzo onetsi da Nafarroako Parlamentuan PAIren legea.

Lege honetara iritsi baino lehen, Hezkuntza Departamentua saiatu da ingeleseko profileko lanpostuak betetzen trikimailu ezberdinekin: kontratazio zerrendetan entresakak egiten ingeleseko titulazioa zutenekin, esleipen ekitaldietan araudian ez zeuden zerrendak sortzeko eta langileak ingeleseko lanpostu bat hartzen behartzeko edo ingeleseko espezialisten oposizioa deitzea, gero espezialista horiek tutore aritzeko. Era berean, azken urteotan funtzionario bilakatu diren askok behin betiko destinoa lortu du ingeleseko lanpostu batean, baina aukera izan duenean, alde egin du profilik gabeko beste batera. Horregatik, besteak beste, da hain altua interinitate tasa PAIko ikastetxeetan.

Nafarroako Hezkuntza Departamentua saiatu da estatuko araudia aldatzen atzerriko hizkuntzak eskakizuna izateko oposizioetan, baina alferrik izan da. Horregatik bururatu zaie biderik arriskutsuena eta bidegabeena, foru lege bat sortzea irakasleak funtzionarizatzeko eta kontratatzeko. ziurtasun-gabezia larriekin: atzerriko hizkuntza bat eskakizuna izateak dakarren “ofizialtasuna”, atzerriko hizkuntzak ofizialak ez direnean eta eginkizun berdinak eta lan eskubide desberdinak dituzten bi irakasle mota sortzea.

Lege berriarekin funtzionarizatuko direnak betiko geldituko dira ingeleseko profileko destino batean eta bakarrik parte hartuko dute Nafarroako leku aldatze lehiaketa mugatuetan. Ez dute inoiz lortuko estatu mailako funtzionarioak izatea. Bide batez, kontratazio zerrenda berriak sortuko dira eta lehentasuna izanen dute ingeleseko profileko kontratazioak egiteko. Dena dela, asmoa dute ingeleseko profila asko hedatzea datorren ikasturteetan eta D eredua, ahal den heinean, PAI-D bihurtzea. 

Lege hori nahita izapidetu dute hain berandu, negoziazioa saihesteko sindikatuekin eta interinitatearen arazoa, bere osotasunean ez jorratzeko. Interinitaea jaisteko legeak aurreikusten dituen xedeak ez dira beteko Nafarroako Hezkuntza Publikoan, dena da iruzur handi bat. Helburu bakarra da tresna juridiko bat edukitzea plantillak aldatzeko eta interesatzen ez zaizkien irakasleak kaleratzeko. 

Egoera hain larria izanik, alderdi “progesistek” eutsiko diote Navarra Sumaren politikak egiten dituen gobernuari?

PAI: legea bihurritu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude