Soilik izan nahi dut

Soilik izan nahi dut  –

Gaur ere zeruari begiratu diot… gaur ere esnatu egin naiz, goizero bezala. Eta zerua berriz ez ikusteko nituen esperantza apurrak eguneko lehen haizeak eraman ditu, eta ekiaren irriak amorrua sortarazten die ene barreneko zelula suizida guztiei. Beste egun bat sufritzera kondenatuta nago, beste gosari bat dastatzera, berriz arnas hartzera… beste behin oheratzera kondenaturik nago. Ez naiz ahul sentitzen, ezta pribilejiatu ere eta nire saminak, nire kezkak eta penak ez dute zipitzik inporta unibertso infinitu honetan.

Soilik izan nahi dutBere kezkak unibertsoko zentru bihurtzeko adorea duen pertsona ezagutu nahiko nuke, baina ez dut ezagutuko, ez baitago. Ez dago unibertsu infinitu bat, ez da existitzen… infinitu unibertsu daude espazioan. Eta espazioari buruz ari naizenean ez eraman burura Luke Skywalkerren espaziontzia eta honen bidaiak, espazio errealari buruz ari natzaizue; gure buruak, kaleko harriak eta itsasoko urak okupatzen duen espazioari buruz. Infinitu unibertsu daude espazioan, ez unibertsu infinitu bakar bat, ahantzi ideia hori.

Gaur egungo bizidun sentitu naiz gaur ere. Zibor-gizaki lotsagabe eta egoista. Txarra? ez, hori ez dut esan. Soilik zibor-gizaki sentitu naiz, ezin baititut nire instintuak aplikazio praktiko batera eraman. Debekatuta dago. “Gaizki” dago, milioi bat aurre iritzik debekatzen dute, elkarbizitzak debekatzen du. Baina beno azken finean ez omen naiz karbono, nitrogeno, hidrogeno eta oxigenoen elkarrekintza hutsen emaitza soil bat besterik. Gai ez-bizidunez osatuta nago… Baina biziduna naiz? Zergatik? Hau idaz dezakedalako? Bizidunaren kontzeptua ere inperfektua da.

Baina nik idaztea dut gustoko, eta hori bai iruditzen zaidala balizko ariketa bat, aurrera jarraitzen laguntzen didana. Nik paso egiten dut bizidun eta ez-bizidunez, eta arazo surrealista unibertsal infinituez. Nik tximeleta marroiak asmatzen ditut letra hutsez, ahotik sua botatzen duten igelak eta hondartzan botata dabiltzan zoroak, eta magia egin dezaket teklatuari sakatuaz soilik… idazten dena asma, egin eta desegin daiteke, dena da posible, hori da bilatzen dudana, noizpait azken aldiz oheratu artean.

Ez dut nahi jakin zer naizen, zertarako naizen naizena… soilik izan nahi dut.

Oier

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude