Zoramenerantz

Esku bat zabaldu dut eta ez dut ezer… bestea zabaldu eta ezerrez. Biluzik nago ispiluaren aurrean, biluzik haize hotzarentzat, kantzontziloak ipintzera kondenatuta. Pastilla bat ipurtzulotik sartzea litzateke beste aukera bat… edo egongelako mahaia erretzea, izan ere, dena dut justifikatuta.
Chavez jaunak inoiz eduki ez duen bibotea hazi zait eta bizar pixkat ere bai iguruetan. Ilea koipetsu dut, nahaspilatuta, pop modernoko talde bateko kantaria dirudit. Pop modernoko talde bateko kantaria bere etxeko egongelako mahaia erreko duenentz pentsatzen.

Ekaitza bainuontzi batean