Nire balkoitik


Udaberriak hiru egun lapurtu dizkio geroz eta zaharragoa den neguari.
Baina hilzorian dagoen basurdea izaten da arriskutsuena
edo hala esan zidaten.

Nire etxeko balkoitik begira
ikusi ditut barroteok,
norberak jarritako hesiok,
eta konturatu naiz maite ditudala arrantzara hondartzara joateko goiz jaikitzen diren aitonak,
gitarra ikastea erabaki duten neska ameslariak,
bidaia luzeak egiten dituzten unibertsitari zoroak.

Eta konturatu naiz nik ere tristurari egunak lapurtzen jarraitu nahi dudala,
udaberriak neguarekin egiten duen legez,
ezinak apurtzen
nire etxeko balkoitik begiratu dudanean, gaur goizean.

Ekaitza bainuontzi batean

Zer duzu buruan “Nire balkoitik”-ri buruz