Maskulinitate hegemonikoa

Maskulinitate hegemonikoa –

Maskulinitate hegemonikoa2021ean eta 2022an, Donostian, LGTBIfobia kasu gehienak espazio publikoetan izan ziren. Homofobia kasuak izan ziren ohikoenak, eta gizonek eragin zituzten. Udan eta otsailean gertatu ziren gehienak. Erdiak hitzezko erasoak izan ziren, eta intzidentzien ia heren batean eraso fisikoa edo eraso fisikoa egiteko ahaleginak erregistratu zituzten. 37 kasu erregistratu zituzten guztira: hemeretzi 2021ean, eta hemezortzi 2022an. Horiek dira Donostian LGTBIfobiarekin lotuta izan diren intzidentzien txostenean ageri diren ondorioetako batzuk. Erasotzailerik gehienak gizonak izateak ere ez du harritu Donostiako txostenaren egilea, eta gaur egungo “maskulinitate hegemonikoa” jo du horren erantzuletzat. “Arautik kanpo dauden espresioek, orientazioek eta identitateek kolokan jartzen dute haien maskulinitate hegemonikoa, eta horren kontrako eraso bat jartzen dute martxan”.

Galde 41 Uda/2023

Maskulinitate hegemonikoa

3 pentsamendu “Maskulinitate hegemonikoa”-ri buruz

  • Txostena irakurrita zentzugabekeriaz beteta dago.
    Hasten da esaten zis pertsonak esistitzen direla. Gizarte matxistak bakoitzaren sexuari esleitzen dizkion estereotipo ta rol matxista aldakorrekin bat egiten duten gizon eta emakumeak daudela dio. Eta hori zuzenean ezinezkoa da. Maskulinitateak eta feminitateak emakumea meneko mantentzea du xede, ez da maskulinitate hegemonikoa esistitzen. Zer da zis emakumea ? Bortxatua izateko probabilitate handiak dituen emakumea, horrekin gustora dabilena? Pertsonalitate indartsua ezin duela eduki esaten duen generoarekin ados dagoena? Estereotipo ta rol matxista aldakor guztiekin bat egiten duena? Denboran eta lekuan zehar aldatzen dena? Gero, bollerak eta emakumeak banatzen ditu. Bollerak ez dira emakumeak? Erasoak homofobiarengatik ematen dira, baina transfobia deitzen diote. Eraso bezala hartzen diren batzuk hurrengoak dira. Gizon batek emakume bezala dituen eskubideak errespetatzen ez direla uste du. Baina zer demontre? Hori eraso bat da? Errealitatea ez ikustera behartu nahi gaituzte,eta zure begiekin, zientifikoki demostratua dagoena, ez dela sinestaraztea lortzen badute, edozer sinestarazi ahalko digute. Beste eraso bat, gizon bat bere emakume identitatea ezbaian jartzen dela uste du. Hori erasoa da? Emakumea identitatea dela erratea kriston matxistada da. Emakumeak emakume jaiotzen direlako erasotuak,bortxatuak, leku askotan salduak,legez eskubide gutxiago dituzte. Zer identitatea eta zer historio. Gauzei aurre egiteko, gauzak ondo definitu eta zergatiak ikertu behar dira. Horrela, konpontzeko politikak egin ahalko dira. Txostenean erasoak ez direnak eraso bezala hartzeaz gain, emakume guztiak mexpretxatzen dira. Zergatiak faltsutzen dira. Eta horrela, ezer konpondu ordez, gauzak okertzen dira, eta esistitzen ez diren arazo gehiago sortzen dira.

  • Amonamantangorri 2023-07-05 11:08

    Zehatzago azter dezagun:

    “Homofobiarekin konparatuta aldea handia dauka transfobiak (10 kasu), hau da, %26,3”.

    Ongi. Tartean badira eraso latzak, egiazkoak. Hala ere, ikus dezagun ehuneko horietan jasota dauden “transfobia” kasu batzuk nolakoak izan diren:

    “Emakume trans* batek dio zerbitzu publiko batzuetan ez direla errespetatzen hark emakume gisa dituen eskubideak”. (Zein eskubide ote dira?).

    “Sare sozial ezagun batean, pertsona batek beste bat umiliatu du, eta haren transexualitate-egoera agerian utzi. Era berean, zalantzan jarri du haren emakume-identitatea”. (Alegia, neronek egunero gosaldu bitartean egiten dudana).

    “Trans* mutil bat lanpraktika batzuetan izena ematera joan da bere izen berriarekin, eta hau esan diote: “praktikak direnez, izen zaharrarekin egin beharko dituzu””. (Nire NANeko izen ofiziala erabiltzera behartu naute!).

    “Kartel transfobo bat agertu da Urbieta kaleko markesina batean”. (seguru asko, nahiko gauza zentzudunak esaten zituen kartel feminista bat).

    “Trans* pertsona batek gaueko aisialdiko espazio batetik alde egin du, giroa deserosoa edota baztertzailea zelako” (Donostiako Piratek jasoa).

    “Trans* pertsona bat Zuzenean zerbitzura joan da, izena aldatzeko izapidea egiteko asmoz. Kasu egin dietenek ez zituzten ezagutzen prozedura eta inprimakiak”.

    Harrigarriena da txostenak nola identifikatzen dituen biktimak eta erasotzaileak gizon, emakume eta “ez bitar”. Gero eta ohikoago bihurtzen ari da ikerketetan subjektuek autopertzibitzen eta adierazten duten “sexu-identitatea” jasotzea, SEXU objektiboa beharrean. Horrelako jokabideen ondorioz, alimaleko metadatuak sor daitezke, praktikan zakurraren putza balio dutenak, ezin izanen baitira sexuaren arabera datuak atera. Pentsa medikuntza-ikerketetan. Bizitzako milaka gauzetan influentzia handien daukan aldagaia, tarte handiaz, SEXUA da. Adibidez, kriminologian, indarkerian, sexu-erasoetan…

    Esaterako, horrelako txostenetan jasotzen diren EGIAZKO eraso eta diskriminazio egoera guzti-guztiek ezaugarri HOMOFOBO ETA SEXISTAK dituzte eta egileak ia beti GIZONEZKOAK dira.

  • Pozten naiz euskaldunen artean erantzun on eta lasaiak egotea. Zeren eta modan omen dagoen joera honekin Europan txapela galduta gaudela ematen du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude