Hikikomori
Hikikomori –
Japonierazko hikikomori hitzak esan nahi du nork bere burua isolatzea nahita. Hikikomori sindromea pairatzen duenak bere burua baztertzen du gizartetik, bere etxean, are bere gelan sartuta eta gizartearekiko harreman oro etenda.
Hikikomori sindromeari ez ezik gaixotasun hori sufritzen duenari deitzeko ere erabiltzen den hitza da; hikikomori-a gaztea izaten da, egunez lo egiten du bere gelatik irten gabe, inolako harremanik izan gabe senide eta lagunekin; gauez, aldiz, telebistari begira edo bideo-jokoetan aritzen da bere baitan bildurik, bertan goxo. Pandemiaren ondorioz etxera-aldia ezarri zitzaigun, eta bada behin etxean laketuta etxean gelditu dena bertatik atera gabe, bertan goxo.
Holakorik egonen da, ez dut dudarik, eta eritasun hori sufritzen dutenak artatu behar dira, sendatu eta sendotu arte. Baina, bestalde, ikusita nola egoten diren Iruñeko Alde Zaharreko kale batzuk, gazte jendez beteta, parrandarako gogoz enpo, biharamunik ez balego bezala, bihar egunak argituko beharko ez balu bezala.
Ez dakidana da bestarako gogo ikaragarri hori izendatzeko japonierazko hitzik ote dagoen.
[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2022ko maiatzaren 31koa]
Alferrik bilatuko duzu japonieraz ezin ase besta/farra grina hori adierazteko hitzaren bat, anomalia hori bertakoa dugu,nere proposamena basurdeen sukarra edo holako zerbait izanen zen