Errealiatea gogo onez edo txarrez onartzea har dezakegun erabaki bakarra denean…

Errealiatea gogo onez edo txarrez onartzea har dezakegun erabaki bakarra denean… – 

Bizitzea eta erabakitzea elkarrekin hertsiki lotuta daude. Erabakiz gainezka dago gure bizitza, gure bizitzako egun guzti-guztiak; bizitzea erabakitzea da, egunean egunean erabakitzea. Erabakiz erabaki joaten gara pixkana-pixkana, gure bidea urratuz, gure “nitasuna” (“yoidad”), gure nia hartuz doan zer-nolakoa garatzen eta osatzen. Geure bizitza-ibilbidean zeharreko erabaki, hautu guztiak, baina, ez dira inondik ere berdinak, ez mailaz ez ondorioez. Batzuk bestetzuk baino askoz “pisu” handiagokoak direla bista-bistakoa da. Arinak ditugu eguneroko hautu gehien-gehienak, garrantzi ez handiko ondorioak ekartzen dizkigutenak, edota, gutxienez, atzera botatzeko modukoak, eta, hala eginez gero, aztarna mingarririk uzten ez dituztenak. 

Gure erabakiak garrantzi handi-handikoak izan edo ez, beren ondorioek geure ibilbidea gutxi edo asko baldintzatu edo ez, edota, beren ondorioak itzulgarriak, nolabait edo beste intzulgarriak, edo, aldiz, jada behin betikoak diren, hori guztia aintzat hartzea, horri erreparatzea eta kontu egitea ondo dago; alabaina, erabakimenarena, ez da txuri-beltzera azaldu daitekeen zerbait. Tentu handi-handiz ibili ohi gara beti gure bizitza-ibilbidea zinez hemendik edo handik behin betiko bideratuko duten zenbait hauturekin (ikasketak, lan-arloa, bikotekidea, non bizi…); bizitzako “erabakietan erabaki” iritzi ohi diegu beraiei, eta, hortaz, tentu handi-handiz ibili ohi gara mota honetako hautu hauekin, gerora, bizitzan atzera begira, asmatu edo ez. 

Badaude, baina, horren gantzizkoak izan gabe ere, edo horien ondorio zuzenak horren txuri edo beltzera balioetsi ahal izan gabe ere, arin-arinak ez ditugun zenbait eta zenbait erabaki, edo sikera ez axola gablekoak. Harriz harri, edo adreluz  adreluz erakitzen den harresi bat antzo, geure egunean eguneko erabaki txiki ugarik ematen dio bide biharramuneko hurrengo erabaki txikiari. Txiki horietariko ezeinek ez du berez, izatez, gehiegitxo deus ere balditzatzen, bai baina, bere txikian, gutxienez egunekoa koloreztatzen eta, hartara, hurrengo egunekoaren hasieraren, egunsentiaren, kolore-ñabardura nolabait edo beste aurre-baldintzatzen. Bizitzak koherenteak izan ohi dira mainzenean, eta, egunak joan, egunak etorri, egun batek ekarritakoak aurrekoarena kontraesan balezake ere, martxan, abian, dagoen bizitza ez da egunez eguneko koherentzia-lasterra bat baino. Egunean egunean, eguneko ñabardura kasik ezin antzemanezko txiki hori eratxikiz, xuabe-xuabe, koloreztatzearen koloreztatzez, joaten gara tinkotuz eta bermatuz jada sekula guztian, behin betiko, geure-geurea eta soilik gurea izango den kolore hori, gu geu garen hori islatzen duen kolorea. 

Ibiltzearen ibiltzez, urtetan aurreratuxea egon ahala, kolore delako hori jada oso ere oso bermatua egongo da inoizko batean. Askotan, gehienetan, ailegatu gareneko leku horretara ailegatzeko zer izan zen benetan erabakiorra, edota noizko erabakiak baldintzatu zuen hau guztia, ez dugu zinez esaten jakiten. Balirudike ez dugula inoiz ezer benetan eta zinetean gerok erabaki, balirudike erdi oharkabean-edo honaino errealiteak berak ekarri gaituela, guk berez deus gutxi erabaki gabe. Ez da hala baina. Gorago esanda moduan, ezin zenbatu ahala hautu txiki eta kasik ezin antzemanezko ugarik ekarri baikaituzte honaino. Orduan, hemendik hara baina, behin geure kolorea ezinago bermatua dagoen horretan, jada betiko erabakia dagoen horixe gogo onez edo ez onartzea beste erabakirik ez dugu esku artean; orduantxe gure zinezko hautu bakarra, jada aurrez hautatuari derrigor eman beharreko baiezkoa gogo onez edo txarrez egitea baino ez da.

Egun lanbrotsuetan,
lanbroa dugu paisaiaren erakusle.
Beronek, bazterrik bazter, hau erakutsi batean,
beste horixe bestean,
hau estali orain,
beste huraxe geroxeago.

Horrela, alderik alde mugituaz,
tarteka-marteka eta zatiak tartekaturik,
joango gara paisaia zatika ikusiz,
sekulan ez garbi eta klar,
sekulan ez bere berean eta bere osoan,
betiere lanbroaren zain eta esanetara.

Egun argietan, aldiz,
paisaia, itxura batean, argi-argi,
bere osoan ageri dagerkigu.
Orain bai dena dezakegu ikus.
Orain dena aurrean dugula,
antza, argi eta klar, bere oso-osoan,
orain, dugu dena gure esku,
orain gara zinez deituak itxurazko agerikotasun horren atzean miatu dezagun,
agerikoaren azalaz barrualdean murgil gaitezen,
sakon dezagun,
agerikoaz haraindikoa des-estali dezagun.

Errealiatea gogo onez edo txarrez onartzea har dezakegun erabaki bakarra denean…

Teologia ikasitakoa. Gai filosofiko eta eta espiritualetan jardunda.

7 pentsamendu “Errealiatea gogo onez edo txarrez onartzea har dezakegun erabaki bakarra denean…”-ri buruz

  • Horra Altuberen eta BAzaleen araua Hausten duen testu pornografiko bat. Ez dakit zer duzun zure esku, baina Santa Teresaren “bizi naiz ezin bizi batean* ekarri dit akordura. Gogorarazi dit, azken batean.

  • “Orain dena aurrean dugula,
    antza, argi eta klar, bere oso-osoan,
    orain, dugu dena gure esku,
    orain gara zinez deituak itxurazko agerikotasun horren atzean miatu dezagun,
    agerikoaren azalaz barrualdean murgil gaitezen,
    sakon dezagun,
    agerikoaz haraindikoa des-estali dezagun”
    Gustatu zait

  • Bata zein bestea, Teresa eta el de la Krutz, biak ala biak judu konbertsoak eta egun santu, hori bai aitoren-semeak, guzian kanpaiak jotzen eta partxisean. Hara! poema bat atera zait Espainiako Urrezko Menderako. Ea, egin daigun beste bat. Hori da hori literatura esaten dena!

  • Bai Nagore, eta diozun horren harira…oso interesekoak euskaldunentzat, irakurgai interesgarri moduan, fede-kontuak aparte, Luis Baraiazarrak euskaratutako bai Gurutzeko San Joanen obra guztia, bai Jesusen Santa Teresena…
    Maisu lana, Baraiazarrak egindako euskaratze lanak

  • Boa txabal. BADAKUSAT teologia ikasitako eta jardunda guztiak hona Iritsi direla. Hau da, jjardundakoak, eta berriz ere, inolako intentziorik gabetanik jardutera itzuli gara, hau da, BANATZUL. Eta egiaren aitortzeko nerau, bai, indartua, ez nentzulke jardundako horiek honetara ez BAnenderamaketen, baina, biek ala biek eraman ninduten, zer egin behar zaio. Diharduenari….. Eta horiek ere jarduten dute, luze eta zabal.

  • Ez dizut ulertzen.
    Gero arte

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude