Denboraren taupadak II

Denboraren taupadak II –

Denboraren taupadak II

Bizitza luzearen laburra

Gaur ez,
biharrera so.
Bihar ere
ezin.
Etzi beharko.
Azkar, azkar,
instant batetik bestera,
naiz azkar ezdeusten.

Laburra da bizi dugun bizitzaren zatia. Gainontzeko guztia denbora baita, ez bizitza” (BIZITZAREN LABURTASUNAZ, Seneka).

Orain ezin harrapatuzko honetan ezinbestez tinkaturik

Albora begira
eta albokorik ez.
Hara begira eta harakorik ez.
Gerora so, eta oraintxe puntuan.
Lehegora beha, eta berriz ere oraintxean tinkaturik.

Inola zati ez daitekeen unetxorik txikiena asmatu ahal badugu, hauxe da, soilik, orainaldi. Baina hau berau ere hain azkar doa gerotik  lehenera, ez baita istant bat ere gelditzen; geldi baledi, zati liteke lehen-geroetan. Orainak, berriz, ez du tarterik” (CONFESSIONES, San Agustin)

Zatikatuz,
mugak jarriz,
honetaratuz,
hartaratuz,
dut denbora kontrolatu uste.
…eta bitartean denbora bat,
bat eta bakarra,
dut aurrean
eta ni ohartu ez.

“Oraino ez den geroa izaten hasibaledi eta luze-gai izateko oraingo bihurtuko balitz eta horrela luzegertatu, orainaldiak garbi azaldu digu lehentxeago bera ez daitekeela luze izan”. (CONFESSIONES, San Agustin)

Denboran barrena oinez

Denbora,
bat, bakarra,
pixkana-pixkana beti aurrera eginaz,
taigabe, ezingeldituaz,
bere luze zabala dit luzatzen
hartan egin dezadan bidea bera den Bidean.

 

Denboraren taupadak

Denboraren taupadak II

Teologia ikasitakoa. Gai filosofiko eta eta espiritualetan jardunda.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude