Borja Cobeaga La Resistencia saioan

Borja Cobeaga La Resistencia saioan –

Borja Cobeaga egon da bart David Broncano aurkezle duen eta Movistar+ek emititzen duen umorezko “La Resistencia” telebista saioan. ETA oraindik ez dela desarmatu esan zuten! “Las armas siguen por ahi…” Broncano aurkezleak. ETA desegin dela baina ez desarmatu??? (Umorezko testuinguru baten, gaueko hamabietan da programa, baina joe nola da posible pentsatu nuen. Bi edo hiru aldiz ikusi dut eta bai…) Hemen bideoa. Vaya semanita saria ere eman zioten, azaleko argazkikoa, zenbat diru duen betiko galdera, bere Gran Hermano denborak, oscar sarietarako nominatu zutenekoa, etab. Ni ETAz esandakoaz oraindik buruari bueltaka. Horixe, hemen bideoa.

Borja Cobeaga La Resistencia saioan

Borja Cobeaga La Resistencia saioan

Zer duzu buruan “Borja Cobeaga La Resistencia saioan”-ri buruz

  • Zergatik euskaldun webgune batean erdara hutsean dauden bideoak ipini? Ez al gaude nahiko erdaldunduak iada, euskaldunak euskaldunekin aritzerakoan eskema mentalak Frantzia eta Espainian ditugula? Pena eta min handia ematen dit honelakoak ikusten ditudanean, kolonizazio mentalaren erakusgarri negargarria besterik ez baitira.

    Begitan hartu gabe diotsut, saiatu euskara hutseko webgune hau honelaxe mantentzen. Ipar eta hego zatituak baikaude etsaiengatik, baina geure artean baztertzea ekidin behar dugu edozerren gainetik. Euskaldunok lehengo!